BIZIKLETA EGUNA: 10 bizikleta zozkatuko dira ekainaren 18an

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko eka. 14a, 18:22
"Mugi" bizikleta zerbitzurako erabili ziren bizikletei irteera bat eman nahian, horietako batzuk konpondu eta zozketatzea erabaki da.

Ekainaren 18an, bizikletaren egunaren baitan (ikusi egitaraua), 10 bizikleta zozkatuko dira (3 gurpildun 3 eta bi gurpildun 7). Zozketan parte hartzeko Beheko plazan egongo den txoznara gerturatu beharko zarete eta bertan dagoen orrian izena eman. Irabazleak nortzuk diren 15:00etan jakingo da.

http://zumaia.eus/eu/albisteak/bizikleta-eguna-10-bizikleta-zozkatuko-dira-ekainaren-18an