DBH 4ko ikasleak Usurbilgo Lanbide Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-03-30 18:08

DBH 4ko ikasleak Usurbilgo Lanbide Eskolan

Ikasle hauek DBH bukatu eta etapa berriari ekin behar diote hurrengo ikasturtean. Horregatik, hainbat aukera zuzenean ezagutzeko aukera dute.

Txanala uretaratzea, amarrea eta festa

Txanala uretaratzea, amarrea eta festa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-03-29 18:00   Gizartea

Udazkenean ekin genion txanala berritzeari eta datorren ostiralean, martxoaren 31n, arratsaldeko 17:30ean, uretaratuko dugu, Arraun elkarteko arranplan. Ondoren, ibaian gora Beduara eramango dugu eta bertan lotuko dugu.

KORRIKA TXIKIA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-03-29 13:43

KORRIKA  TXIKIA

BAT, EGIN BAT.. DENOK BAT (…) BIDERA ATERA GARA KORRIKA ATERA GARA, HERRIZ HERRI IGAROKO GARA…

JON MAIAREN BISITA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-03-27 23:42 Jon Maia etorri zitzaigun bisitan eskolara. Hau aitzaki hartuta, hainbat gauza ikasiz gozatu dugu.

HERRI ESKOLA "GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO TXAPELKETAN"

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-03-24 10:32

HERRI ESKOLA "GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO TXAPELKETAN"

Ostiralean, martxoaren 17an, Zumaiako Herri Eskolako ikasle talde batek, Orion ospatu zen “Gipuzkoako eskolarteko bertso txapelketan” parte hartu zuen.

ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKOAK ALEX TXIKONEKIN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-03-08 22:29 Gure ikaskide Lurren bitartez animo mezua bidali nahi diogu Alex Txikoni. Badakigu eguraldi txarra dela eta, ez duela helburua bete. Baina Everest mendia han egongo da beti eta hurrengoan lortuko du. Hementxe gaude bere zain han bizi izan duen esperientzia guri kontatzeko. AUPA ALEX!

INAUTERIETAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-03-08 13:03   Kultura

INAUTERIETAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

Inauterietako jaialdia primeran atera zen, nahiz eta eguraldiak lagundu ez. Aitzuri frontoiko harmailak gurasoekin bete ziren Lehen Hezkuntzakoen emanaldi aparta ikusteko. Bestalde Aita Mari eraikuntzan gure txikienek (haur hezkuntzakoek) euripean artzai eta inude mozorrotuta beraien dantzak erakutsi zizkiguten trebetasun handiz. Horren lekuko hemen dituzue argazkiak eta bideoak.

MARTXOAK 8. EMAKUME LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-03-06 15:27   Gizartea

MARTXOAK 8. EMAKUME LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8an Zumaiako Herri Eskolan bat egingo dugu herri mailan egunaren harira antolatu diren ekintzekin.

Omnes viae Romam ducunt

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-03-01 09:48   Kultura

Omnes viae Romam ducunt

Antzinako esaera zaharrari jarraiki, gu ere han izan gara, Zumaiako Institutuko Arte eta Latineko ikasle-irakasleak. Urtero legez, bost eguneko bidaia zirraragarria. Balaustradak, fenestrak, arku zorrotzak, domusak, kapitel joniarrak, fontanak...Guztiak maisulanez eginiko perla irregularraren barnean, hori baita Barrokoa: sentimendua eta pasioa, maitasuna eta ezinegona.

Matematikaren arloko Udaberriko Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-02-26 12:37

Matematikaren arloko Udaberriko Lehiaketa

INAUTERIAK ZUMAIAKO HERRI ESKOLAN

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-02-22 19:53

INAUTERIAK ZUMAIAKO HERRI ESKOLAN

Iritsi dira Inauteriak eta urtero bezala Zumaiako Herri Eskolak ostiralean (hilak 24) emango dio hasiera urteroko ospakizunari. Euskal inauteria da gurea: ikasleek mailaz maila eta mozorroz mozorro erakustaldi koloretsu eta ederra eskainiko diote gurera hurbilduko den orori.

Bide ziurretik,...noranahi!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-01-31 20:28 Pausuz pausu aurrera!

Hezkuntza inguruko tertuliak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-01-30 17:16

Hezkuntza inguruko tertuliak

“Umeen arteko tratu txarrak ez dira jolasak, ez dira txantxak!”.

MATRIKULAZIO KANPAINA 2017-2018

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-01-26 07:38

MATRIKULAZIO KANPAINA 2017-2018

ZUMAIAKO HERRI ESKOLAk 2015 urtean jaiotako haurren ( 2 urtekoak), eta aurretik jaiotakoen matrikula epea urtarrilaren 30etik otsailaren 10era irekita dagoela jakinarazi nahi dizue. Matrikulazio kanpaina dela eta, seme-alabaren bat eskolatze adinean baduzue, telefono honetara dei ezazue: Tel.: 943-861037

ZHEn dolua hizpide, Patxi Izagirrekin

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-01-16 09:29   Gizartea

ZHEn dolua hizpide, Patxi Izagirrekin. Zumaiako Herri Eskolan doluari buruzko saioa egin dute eta areto nagusia bete-bete eginda gelditu da. Patxi Izagirre aditua aritu da doluaz hizketan ZHEko ikasle, guraso eta irakasleekin. Gertuko norbait hiltzen denean azaltzen diren hainbat gai jorratu dituzte: dolua eta lutoaren arteko aldea, heriotzaren ondorengo fase desberdinak, heriotza motak, inguruko "tribuak" nola eman dezakeen laguntza eta babesa, hilberriaren oroitzapenak mantentzeak onurak dakartzala, sortzen zaizkigun emozioak,... Partaideei barneraino iritsi zaien saioa izan da zalantzarik gabe.

Sare sozialak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-01-13 15:29 DBH 1eko ikasleak sare sozialen abantailak eta arriskuak lantzen aritu dira.

DOLUARI BURUZKO HITZALDIA

2017/01/13 18:00

Herri Eskola | Zumaia |Hitzaldia

Gaur, urtarrilak 13, arratsaldeko 18:00etan, doluari buruzko hitzaldia emango du Patxi Izagirre psikologoak, Zumaiako Herri Eskolako hezkuntza-komunitateari eskainita, Sagarbideko areto nagusian.

Zumaiako Herri Eskolara iritsi dira Gabonak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2016-12-23 13:58   Gizartea

Zumaiako Herri Eskolara iritsi dira Gabonak. DBHko ikasleek argi erakutsi dute sukaldari trebeak direla, sekulako kutixiak prestatu dituzte-eta pintxo lehiaketarako. Postal lehiaketan ere artista ugarik hartu du parte, bejondeizuela! Horrez gain, aretoa borborka jarri dute ikasleek euren musika, bertso, abesti eta dantzekin. Hori da gozamena, urrea balio duzue! Orain oporren garaia da. Ondo pasa guztiok eta indarberrituta itzuli!

Olentzero eta Gomezagoren etorrera

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2016-12-17 14:22   Gizartea

Olentzero eta Gomezagoren etorrera

Urteroko ohiturari jarraiki Zumaiko Herri Eskolak aurten ere Olentzero eta Gomezagoren etorrera prestatzeari ekin dio. Hona egun berezi hori ospatzeko egitaraua.

ZHEtik, desio euskahaldunak!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2016-12-05 17:15

ZHEtik, desio euskahaldunak!

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Zumaian, herri mailako ekimen batekin. Desioen Zuhaitza osatzeko eragile bakoitzak bere desioak aurkeztu ditu plazan, eta Zumaiako Herri Eskolako kideok ere etorkizun indartsua irudikatu dugu, euskahaldunak garelako!