Txori Txiki Lesakako eta Oiartzungo Dantzari Txiki egunetan

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017ko mar. 30a, 18:37

Apirilaren 2an, Txori-Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzako ikasleak Lesaka eta Oiartzungo Dantzari Txiki Egunetan parte hartuko dugu. Bertan herri desberdinetako dantzari gazteak elkartuko gara. 

Goizean hamaiketakoaren ondoren, kalejiran ibiliko gara kaleetan zehar eta eguerdi partean ekitaldia izango dugu beste dantzariekin batera. Arratsaldean  berriz dantzaldia egongo da.

Urte batzuk badira dantzari-txikitara joaten hasi ginela eta igande honetaz gain Maiatzak 21ean Beasainera joango gara eta Ekainaren 4ean Zumaian ospatuko dugu Dantzan-Txiki eguna.