Musika Eskolako izen-emate epea astelehenean zabalduko da

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016ko abu. 31a, 10:43

Irailaren 5etik 7ra bitartean musika eta dantza eskolako ikasgaietan matrikulatzeko epea zabalik izango da, Ubillos jauregiko bulegoan 17:30etik 19:30era. Matrikulak mugatuak izango dira.

2016/17 ikasturtean berrikuntza gisa, 3 urtetik aurrerako umeei eskainiko zaie musika tailerra. Hauek, astean bi saio izango dituzte, bakoitza 30 minutukoa.

Gure helburu nagusiena edozein adinetako pertsonei dantza eta musikaren arloetan prestakuntza praktikoa ematea da, eta aldi berean lanbide-heziketarako prestaketa interesa edo bokazioa duten pertsonei.

Musika eta dantza jardueretan aukera zabalak eskeintzen dira, joera desberdinak landuz, bai bakarkako lanetan baita taldean ere.

Zumaiako gizarte eta kultur bizitza aberasteko eta dinamizatzeko asmoarekin hainbat jarduera antolatzen ditugu urtean zehar. Ekintzaz beteriko ikasturtea izaten dugu: Xexili astea, inauteriak, san telmoak, elkartrukeak, topaketak, entzunaldi eta kontzertuak, dantzari txikiak etabÂ…

2016-17 ikasturteko klaseak Irailare 12an hasiko dira.

Musika Eskolaren triptikoa 2016-2017 by baleike on Scribd