Txori Txiki, Erdi Arorako bidaiaren azken pausoak ematen

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2016ko ots. 4a, 21:06

Gaur, osteguna, izan dugu kalejirako azken entsaioa eta, egia esan, ume pila bat gerturatu dira. Dena prest dago bihar, ostirala, Zumaiako Musika eta Dantza Eskola erdi aroz janzteko.

Gogoratu 17:30ean merendola izango dela eta 18:45ean kalejiran abiatuko garela Ubillosen txupinazoa eman ondoren. Kalejiran beheko plazaraino iritsiko gara, san juan iturritik eta kofradiatik pasatuz, eta bertan dantza, antzerki eta musikaz beteriko ikuskizuna eskeiniko dugu. Anima zaitezte gurekin inauteriez gozatzera!!!