Datorren hilabeteetarako ikastaro sorta aurkeztu du Txori Txikik

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2015ko abe. 3a, 18:00

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak datozen hilabeteetarako zenbait ikastaro antolatu ditu. Ikastaro horietan izena emateko epea abenduaren 9tik 16ra bitartean egongo da zabalik. 

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolaren helburua ikastaroak antolatzeko orduan eskaintza zabaltzea da. Aukera desberdinak eskaini nahi ditugu, edozein adin eta pertsonei zuzendua. Horrek eskolan beste mota bateko mugimendua sortzeko aukera ematen digu.

Ikastaroa hauek erantzun ona badute, kasu askotan ikasgai bihurtu izan dira. Horren adibide dira, esate baterako, ikasgai bihurtu duten antzerki, ahots teknika, informatika musikala, musikoterapia… Gaur egun ikasgai gisa ditugu eskolan nahiz eta ikastaro bezala ere eskaintzen ditugun.  

Ikastaroak antolatzeko orduan dagoen eskaerari kaso egiten diogu beti ere eskolarentzat interesgarriak diren ikastaroak antolatuz.

Honako ikastaro hauek antolatu ditugu datozen hilabeteetarako:

Txalaparta

  • Iraupena: 6 ordu (intentsiboa) / 15 ordu (arrunta)
  • Nori zuzendua: 14 urtetik gorakoentzat
  • Eguna/ordua/lekua: Bilera egingo da zehazteko.
  • Irakaslea: Ander Hormazuri 

Dultzaina

  • Iraupena: 5 hilabete
  • Nori zuzendua: 14 urtetik gorakoentzat
  • Data: Urtarriletik maiatzera
  • Eguna / Ordua / Lekua: Ostiraletan, ordu erdiko klase indibidualak, Ubillosen.
  • Irakaslea: Garikoitz Mendizabal

Dantza klasikoa 

  • Iraupena: 4 ordu / 6 ordu (helduak)
  • Nori zuzendua: 8-13 urte (ordubeteko saioak) / 13-18 urte (ordubeteko saioak) / Helduak (Ordu eta erdiko saioak)
  • Data: Otsailak 12tik martxoak 4ra
  • Eguna / Ordua / Lekua: 17:00ak eta 20:30 bitartean, taldeak banatuta. Torre Berrin. Eguna zehaztuko da.
  • Irakaslea: Ane Anza
  • *Saio irekia egingo da abenduak 11, 17:00etatik 18:00etara.

Dantza garaikidea 

  • Iraupena: 4 ordu / 6 ordu (helduak)
  • Nori zuzendua: 8-13 / 13-18 / Helduak
  • Eguna / Ordua / Lekua: 17:00ak eta 20:30 bitartean, taldeak banatuta. Torre Berrin. Eguna zehaztuko da.
  • Irakaslea: Izaskun Lapaza
  • *Saio irekia egingo da abenduak 9, 18:00etatik 19:00etara.  

Sabel dantza

  • Iraupena: 5 hilabete
  • Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoei
  • Data: Urtarriletik maiatzera
  • Eguna / Ordua / Lekua: Ostegunetan 16:45-17:45
  • Irakaslea: Amancay Gaztañaga 

Fandango-Arin arina

  • Iraupena: 6 ordu
  • Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoei
  • Data: Urtarrilak 12tik otsailak 23ra
  • Eguna / Ordua /Lekua: Asteazken goizetan
  • Irakaslea: Aitor Aizpurua 

Musika mintzaira

  • Iraupena: 15 ordu
  • Nori zuzendua: Helduei eta jubilatuei
  • Eguna / Ordua / Lekua: Bilera egingo da zehazteko.
  • Irakaslea: Sofia Oria

Informatika musikala 

  • Iraupena: 6 ordu
  • Nori zuzendua: 7 urtetik gorakoei / Helduei
  • Eguna / Ordua / Lekua: Ostiraletan Ubillosen. Ordua zehaztuko da.
  • Irakaslea: Jon Elizalde 

Musikoterapia

  • Iraupena: 6 ordu
  • Nori zuzendua: Jubilatuei
  • Eguna / Ordua / Lekua: Asteartetan 15:00retan Ubillosen.
  • Irakaslea: Uxoa Iriazabal

Disc jockey ikastaroa

  • Iraupena: 15 ordu
  • Nori zuzendua: 16 urtetik gorakoei
  • Eguna / Ordua / Lekua: Zehaztuko da.

Izen ematea:

Abenduaren 9tik 16ra Musika eta Dantza Eskolan (Ubillos jauregian). Astelehenetik ostiralera 17:30-19:30.

Edozein zalantzetarako 943 86 11 83 telefonoan, mueszu@hotmail.com helbidean edota www.facebook.com/txoritxiki orrialdean erantzungo dizuegu gure bulegoko ordutegian, 17:30-19:30.