Larunbatean Lubakin egin zen eskola-igeriketa jardunaldiak erabateko arrakasta izan zuen

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2016ko eka. 2a, 08:20

Taosa igeriketa klubak bultzatuta eta eskola-kirolaren barne antolatu ahal izan zen jardunaldia festa bat izan zen gerturatu ziren haurrentzat. Aipatzekoa da haurrek eman zuten erantzuna (160 izan ziren guztira) eta izan zuten jarrera egokia hain denbora tarte txikian jarduera aurrera eramateko. Esperientzia polita izan zen bai haur eta baita Taosako kideek bizitakoa eta eskertzekoa gerturatutako  gurasoek emandako babesa.

Jardunaldi honek indarra ematen dio Taosak Zumaian igeriketa sustatzeko duen asmoari. Igeriketa Zumaiako jendearentzat aukera bat izatea gustatuko litzaiguke, bai haur eta baita helduentzat. Orain arte, kiroldegiak antolatzen dituen ikastaroak amaitzean, Zumaian igeriketa praktikatzen jarraitzeko aukerarik ez zegoenez, inguruko herrietako taldeetara joan beharrean aurkitzen ziren haurrak eta askok uztea erabakitzen zuten. Honi konponbidea ematea da Taosak duen erronka nagusia eta igeriketa praktikatu nahi duen orok, maila eta adina alde batera utziz, Zumaian jarduteko aukera izatea talde baten barne.

Joango gara taldeak prestatzen dituen jarduera ezberdinen  berri ematen, baina aurrerapen bezala, abuztuaren 20an lehen Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia ospatuko da. Denok gonbidatuta geratzen zarete eta gustatuko litzaiguke hainbat Zumaiar bertan ikustea.