M7 ONTZIRATU

Hitzaldia: erabakitze eskubidea alderdien ahotan

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko api. 25a, 11:17

Bihar, asteazkena, erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldia izango da Alondegian, Ontziratu taldeak antolatuta. EAJko Luke Uribe Etxeberria, EHBilduko Marian Beitialarrangoitia eta Ahal Dugu-Podemoseko Juantxo Urrutiak hartuko dute parte, Joxe Juan Ugalde kazetariak gidatuta. Saioa 18:30ean hasiko da.