M7 ONTZIRATU

BIDEOA: Ontziraturen kantaren grabaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko api. 11a, 09:00

Maiatzaren 7ko herri galdeketari musika ere jarri diote herriko hainbat musikarik. 

Jon Brakamonte, Imanol Oiartzabal, Beñat Fernandez, Maialen Velarde, Maddalen Arzallus, Jone Urbieta eta Inaxio Tolosak hartu dute parte, Ontziratuk idatzi eta Jon Brakamontek moldatutako kantan. Usategian egin dituzte grabaketa saioen laburpen bat daukazue hemen. Kanta entzun dezakezue beheko loturan klik eginda; letra ere bertan topatuko duzue, santelmoetarako ikasi nahi badezue!