M7 ONTZIRATU

Gaur dokumentala eta hitzaldia Ontziratuk antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko mar. 22a, 10:17

Arratsaldeko 18:30ean Alondegiko areto nagusian "Helmugarik garrantzitsuena bidea denean" dokumentala eskaini eta jarraian Oiartzungo Demoarso eta Beasaingo Goierriko Gure Esku Dagoko bina kide izango dira herri-galdeketen prozesua azaltzen. Ontziratuk antolaturiko ekitaldian, Goierriko Gure Esku Dagok pasa den urteko ekainean egindako herri galdeketarako bidea kontatzen duen dokumentala ikusiko da aurrenik. Jarraian, jada herri galdeketa ospatu duten bi herrietako taldekideekin eztabaidatzeko aukera izango dugu, beraien prozesutik ikasteko aukera aparta.