M7 ONTZIRATU

Herri-galdeketarako sinadura emateko azken datak

Erabiltzailearen aurpegia Ontziratu Zumaia 2017ko urt. 18a, 12:31

Hilabete baino ez da falta maiatzaren 7an egingo den herri-galdeketaren alde sinatu ahal izateko. Sinadura bilketa erritmo onean doa, hasieran jarritako 1.000 sinadurak pasa eta ahalik eta gehien lortzea da Ontziraturen helburua.

Hauek izango dira erabakitzeko eskubidearen alde sinadura emateko hurrengo hitzorduak:

  1. Urtarrilak 21, larunbata eguerdian, Eroskiko ate aurrean.
  2. Urtarrilak 27, larunbat arratsaldean, Aita Mari Eskolaren aurrean.
  3. Otsailak 3-10-17, arratsaldeko 17:30 - 19:00ak bitarte Ontziraturen lokala irekita egongo da azken sinadurak biltzeko.

Zure sinadura behar-beharrezkoa da maiatzeko galdeketara indarrez gainezka iristeko!