Eskolara bizikletaz joateko dauden oztopoak ezagutu genituen larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2016-06-21 09:26   Gizartea

Larunbat goizean, eguraldia lagun izan ez bagenuen ere, jende mordoxka bildu ginen bizikleta eguneko egitarauaren barruan antolatutako Eskola Bideen ibilbidera. Herriko bidegorrietan barna, eskolara bizikletaz joateko bide egokienak ezagutu eta bide horietan aurkitu daitezkeen oztopoak ezagutzeko aukera izan genuen bertaratutako haur zein helduek. Oztopo horiek href="http://www.zumaialhi.hezkuntza.net/web/gu... Eskola Bideen diagnostikoaren txostenean aurkitu daitezke. Bestelako emaitzen artean, martxoan zehar herriko bi ikastetxeetan gurasoek betetako galdetegietatik atera da informazio hau.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Giro bikaina Zumaiako Herri Eskolako festan

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2016-06-06 08:37   Gizartea

Larunbatean ospatu genuen Zumaiako Herri Eskolako festa eta beti bezala giro bikaina sortu zen. Eguraldia ere gure alde izan genuen eta egun ederra pasa genuen jolasean, bazkarian, dantzan etab. luze batean.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Lan eskaintza: Udazaintza zerbitzurako langileak behar ditu Herri Eskolako guraso elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2016-06-01 09:21   Gizartea

Haur Hezkuntzako ikasketak dituen eta 2-3 urteko haurrekin lan esperientzia duten pertsonak behar ditu Herri Eskolako Guraso Elkarteak, uztailean zehar antolatuko duen Udazaintza zerbitzuan lan egiteko.

Lan eskaintza: kirol arduraduna behar du Herri Eskolako guraso elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Lubaki Guraso Elkartea 2016-05-23 10:13   Kirola

Eskolaz kanpoko kirol jarduerak antolatzeko arduraduna behar du Zumaiako Herri Eskolako Lubaki Guraso Elkarteak datorren ikasturterako.