Geologia heziketa sustatuko da Euskadiko eta Akitaniako gazteen artean

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Kostaldeko Geoparkea 2016ko uzt. 13a, 17:35

Euskal Itsasbazterreko IEZI elkarteak eta Geoparkeak Euskadiko eta Akitaniako gazteen artean geologia heziketa sustatuko dute. Hitzarmen horren baitan, euskal kostaldeko mapa geologikoa egingo da, besteak beste.

IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak lankidetza hitzarmena sinatu dute Euskadiko eta Akitaniako gazteen artean geologia heziketa sustatzeko helburuarekin. "Flysch & GO! Lurraren historiaren bidean" proiektuaren barruan, euskal kostaldeko mapa geologikoa egingo da eta eskolen arteko elkartrukea bultzatuko da mugaren bi aldeetako geologia ezagutzera emateko. Proiektu hau Akitania-Euskadi Euroeskualdeak abian jarritako proiektu-deialdian hautatua izan da.

Hitzarmenaren sinadura ekitaldian izan dira Marc Moulin, Akitania-Euskadi Euroeskualdeko zuzendaria; Pascal Clerc eta Alistair Brockbank, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteko kideak; eta Leire Barriuso, Geoparkeko gerentea.