(BIDEOA) Magdalena Egaña: Kontserba-fabrikan 25 urtean

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko mar. 10a, 11:48

Magdalena 1931n jaioa da, eta gurasoak zumaiarrak zituen. 19 urte zituela hasi zen kontserba-fabrikan lanean, eta bertan jarraitu zuen 25 urtez. Bideoan azaltzen du Ortiz lantegia non zegoen lehenago. Hasiera batean ez zegoen kontraturik eta orduka ordaintzen zieten. Etxean ere egiten zituzten kontserba-lanak. Hasieran Gabonetan bakarrik izaten zituzten oporrak, baina gerora lan-baldintzak hobetzen joan ziren.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Magalena Egaña Elorriaga (1931)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri eta Xabier Azkue Ibarbia

Data: 2008ko irailaren 29a

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Magdalenaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

- Ta fabrika nun zan lehen? Oain, geo, esan dezu…
- Mataidxa nola bota zuen ta in zuen itxia? Hiru teillatokua? Zelaiena o zan. Oaindik ez da ba urte asko bota duela hura! Matai atzian.
- Matai atzian, bai, bai, bai, bai.
- Hiru teillatokin.
- Bai, bai.
- Hiru pabelloi. Goidxan. Hantxen. Goidxan kalderak-eta zaben…
- Talaimendi barreneko zean…
- Bai. Talaimendidxan barrenian, itxia in duen horretantxe. Itxia, hor azkena in zuen itxe hartan.
- Orduan hasi-hasi hantxe izan zan?
- Han in nitzan, hasi han in zan. Eta geo honea, cincuenta y cuatro usten det jun giñala. Cincuenta y cuatron hamen hasi giñan, ta uan arte. Urteak jungo dia, urteak jungo dia berridxan ai diala.
- Eta esan dezu, hasieran holan, kontratuak eta holako, ez zala… oain bezela ez zala.
- Ez! Ez zan orduan! "Lanik ba al dao?" Ta, "Bai". Ta jun ta… "Itxian ba al dakazue ahizpikan o horrela laneako moukua?", ta "Bai" o "Ez", ta.
- Eta kobratzen zan eguneko o?
- Orduko, orduko.
- Eta? Zenbat?
- Uno veinte, o ez dakit zer orduan. Ta geo antxobeta freskuan gehidxo! Hori filetian. Antxoa ta atuna gehidxo paatzen zuen, gehidxo paatzen zuen.
- Geo itxian ta iten al zenduen zuek´e konserba?
- Bai. Bai, bai. Atuna, atuna ez, baiña antxoba bai.
- Ez al ziñaten aspertu lanian ta…
- Ez, ez, behiñ´e, behiñ´e, behiñ´e. Behiñ’e aspertu ez atunakin eta ez antxubakin jaten-ta, behiñ ez, ez, ez. Antxobakin gaiñea, zailla da aspertzen!
- Jaten bai, baiña prepaatzen esaten det. Lanea bai, baiña etxeako…
- A! Bueno! Baiño itxian, bai, iten giñun. Noixian behiñ in ta bale. Hurrengo bakazidxuak genduzkanian o beste batzuek eta horrela. Baiño gu beti.
- Eta bakaziyuak eta izaten zian?
- Bai. Gabonetan iten giñun egun batzuek, astebete eo horrela iten giñun. Ta geo ya, ya geo ya ez. Geo ya zeak eta hau ta jarri zian, seguruak eta…
- Seguridade Soziala ta.
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Zu beti hor ibili zea orduan…
- Ni bai, bai, beti.
- …Ortizenian eta lanian eta urte asko, orduan?
- Bai. Dizienbrian cincuentatikan setenta y cinco arten, erdira arte.
- Hogeita bost urte.
- Bai. Ta geora´re ibili nitzan, geora, baiña hor ya fijo ez, atunetan ta hola. Beste hiru bat urte o in nitun.
- Eta Ortiz zer zan, kanpotik etorritako fabrika, edo?
- Zeakua! Ondarrutikan, honea Ondarrutik etorri zan. Ez dakit Ondarrutarrak dian o nola dian. Hori ez dakit nola…
- Eta erosi in zuen hemengo…
- Hura ez. Hura ez zan. Hura zean, alkilerrian. Zelaiena zan hura iñundikan´e. Hura salduko zan uan itxia iteakuan seguruna. Hori bai, hori beria.
- Hori beria, ya beaiek indakua.
- Bai, bai, bai, bai. Hori bai. Hori beria.