(BIDEOA) Ana Aristondo, eskolako kontuei buruz

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017ko urt. 19a, 12:42

Ana Aristondo Uraintziar baserrian jaio zen, Itziarko Mardari auzoan, eta txikitatik izan du lotura zuzena Narrondorekin; umetan, bertako errotara joaten zen garia eta artoa ehotzera. Bitarte baserriko Joxe Etxaberekin (1926-2009) ezkondu zen. 

Narrondon jaiotakoa da koinata, Miren Azpeitia, "Azkueneko" etxeetan. Joxek maristetan ikasi zuen, eta hango maisuak gogorrak ziren. Arroako eskolan, berriz, bi neskazahar zeuden, eta erlijioa erakusten zuten gehienbat. Anaren maistra Basarri bertsolariaren garai bateko andregaia izan zen, Usarroa baserrikoa, eta Xabiertxo “katona” edo irakurtzen ikasteko liburua erabiltzen zuten. 

ZUMAIAKO AHOTSAK: Ana Aristondo Aizpurua (1928)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko maiatzaren 7a.

Anaren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.