Juan Egaña: Itsasontziak konpontzeko, kalapeta

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko aza. 4a, 11:17

San Telmo kalean jaio zen eta hantxe bizi izan da beti “Jontxu” Egaña. Gazterik hasi zen arotz-lanetan aitarekin ontziolan, eta oso-osorik egiten zituzten itsasontziak. 1963tik aurrera konponketak bakarrik egin zituzten, horien artean egurrezko ontziak istinkatu edo “kalapetatzea”. Azalpen batzuk ematen ditu bideoan.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Juan Egaña Etxabe “Jontxu” (1932)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2007ko azaroaren 2a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Juanen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.

 

- Ta sesenta y tresen in gendun azkenengo barkua. Dosen ezkondu. Aittak "etorri hai lehenbailehen, barkua in behar diau ta!". Ta udaberridxan in gendun barkua sesenta y tresian ta ya fuera. Ta orduantxe mejoratu hura, barkua itiai laga ta mejoratu.
- Reparaziyuekin, ta…
- Reparazidxuakin. Orduko horrenbeste, ta… Beti juntatzen zan geo, karruak zeben, karruak, sei karro zeben Balenziaganian. Barkuak karruak altzatzeko, barkuak altzatzeko, sei karro. Ta etortzen zian, ba, danetik, Gipuzkua danetik, eta Bizkaitik´e bai, barkua zeoze zuenak reparatzea ta.
- Karrua uretatik ateatzeko?
- Karrua ateatzen zuen, karro gaiñian barkua lehorrea eta, kalapetatu in behar izaten zan asko. Kalapetako lana in deu asko. Kalapeta da topia, konparazidxo batea, topia gehidxena, egurrezko barkuak moitu iten dia. Barkuak moitu iten dia ta tope haidxek kalapetatu in behar izaten dia askotan, ura iten du bestela.
- Ta urik ez sartzeko.
- Urik ez sartzeko, kalapeta.
- Eta kalapeta hori zer da? Kalapeta…
- Ba, estopa. Estopa izaten da espeziala, hartakua. Ta burnidxak espezialak, batzuek fiñauak, bestiak loridxauak, errematatzeko. Eta geo, masilla o porlana ematen zitzakon kanal hartan. Berez hobia… Oaiñ, harrezkeo, erten zuen gauza hobiak, baiño orduan ez zeon ezer. Ta masilla, berriz, goortzen, goortzen laga ezkeo, bai, baiña barkua bota in behar izaten zan, ta biuna geatzen zan masilla. Ta pixkat porlanakin o in, ta, geo erten zuen produktu berridxaguak, plastikuak eta ya erten zuen azkenengo urtietan eta ya gehidxo, hobiak.
- Baiña bestela, estopa ta masilla ta…
- Estopa, estopa, jo ta… Baiña bota iten dula jarri behar zendun, goor-goor-goorra. Ta igual hasieran igual, ta!, ta burniya barruraiño. Han ura iten zun... kantidadia. Barkua, egurrezko barkua asko moitzen da. Asko-asko-asko moitzen da egurrezko barkua.
- Eta normalian ze ekartzen zian urtian behiñ, o?
- Hoidxek jenealian urtian behin. Zeako, antxoetako, o bestela atunetako. Primaberan o San Pedroetako jenealian etortzen zian. Ta igual, barkuak, igual hiru-lau barku zean ta dana jo ta presaka ibilli behar! Baiña halare, barkuak, egurrezko barkuak iten aldian askoz hobeto. Zoze, dirua sartzen zan, bestela ezta diru-piurikan´e! Perraik ez zan iten!
- Eta, reparaziyuak eta hamen inguruko herri guztietakuak? Getaria ta
- Herri danetakuak. Hondarrubitik hasi, ta geo Santandertik´e bai ta asturianuak´e bai, ta… Motorrak´e, geo hamen nola bertan zeben motorrak´e, jendia motorreta etortzen zana, ba, karrua´re sartzen zan, ta ya lan danak erten behar izaten zuen hemendikan ta, lana nahikua juntatzen zitzakun. Geo, kargako barkuak´e bai, etortzen zian. Ta kargako barkuak jenealian txapezkuak izaten zian, egurrezkuak´e bai, baiño txapezkuak´e asko. Baiña eukitzen zuen bodega lurra egurrezkua, karga botatzekua, eta hura nola karga haundidxak ibiltzen zian, puskatu igual iten zan, ta hura´re arreglatu iten gendun lurra´re, txapezko barkuena, kosteruena. Lan asko, puf! Lana in deu!