(BIDEOA) Faustino Urbieta: “Gorriek” kendutako behia nazionalistek ekarri

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko abu. 25a, 11:58

1924an jaio zen Zumaian. Aita bertakoa zuen eta ama zarauztarra. Eskolan maristetan eta Arrangoletan ibili zen. 13 urterekin hasi zen lanean: Otto Holke lantegian peoi, Yereguinean gero eta Getarian ere aritu zen, despeskan.

Gerra garaiko kontu batzuk azaltzen ditu bideoan: "gorriek" behia kendu zieten, eta nazionalistek bueltan ekarri. Gerra garaiko materiala eta kanoiak eramateko astoen laguntza izaten zuten.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Faustino Urbieta Zinkunegi (1924-2013) Elkarrizketatzailea: Aitziber Otegi (laguntzaile Gillermo Urbieta) Data: 2009ko ekainaren 11. Faustinoren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.