(BIDEOA) Jexux Gorostola: Aitaita ‘praktikoa’ zen, itsasontziei sarrera ematen ziena

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko mai. 19a, 10:52

San Telmo kalean jaio zen Jexux Gorostola, eta ama getariarra zuen. Hamalau urterekin hasi zen lanean Balenciaga ontziolan eta hantxe jubilatu zen. Bizi guztia itsasoan egin du, batez ere txibitan, baina baita kabratan ere. 

Aitaita "praktikoa" zen, itsasontziei sarrera ematen ziena: Carlos Gorostola Zubia. Zenbaitetan, haize handia zegoenean, itsasontziek sartzeko arazoak izaten zituzten; orduan, aitaita atoian barkuraino joan eta berak sartzen zuen itsasontzia portura. Elkarrizketan Akelino Osa (1930-2015) laguna ere azaltzen da.

ZUMAIAKO AHOTSAK: Jexux Gorostola Iribar “Torerua”(1929)

Elkarrizketatzailea: Asier Sarasua Aranberri

Data: 2008ko otsailaren 6a.

Transkripzioa: Miren Zabaleta

Jexuxen bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean

- (Akelino) Honek aittaitta hori zun, praktikua.
- (Jesus) Barkua sartu ta atea iten zuna, aittaitta, ta osaba’re bai.
- Eta nola zun izena aittak? Izena nola zun?
- (Jesus) Fortunato. Aitta ibiltzen zan, baiña aitta mekanikua zan, e! Aittaitta zan Carlos. Carlos Gorostola Zubia.
- Eta praktikua zan.
- (Jesus) Praktikua zan.
- Eta hori zer zan, karreran bat-o ikasi behar zan praktikua izateko?
- (Akelino) Ez, hori izaten zan, […] egun bat o, konparaziyo batea, ba, kargo hori hartzen zun, responsablia zalako barkuai sarrera emateko-ta.
- Baiña, jakin in beharko zan, ez?
- (Jesus) Bai! Gure aittaitta juten zan Cadizeaiño amakin, bere andriakin.
- Ikastea?
- (Jesus) Ez, ez, kargakin. Ta geo etorri. Ta geo zeatu zanian, praktiko in zun hamen, baiña lehenbizi Cadizeaiño. Hara jun, hamendikan porlana eraman ta handik gatza ekarri iten zuen. Ta igual, ba, esaten zun beak, igual etorri hamen Zumai gaiñeaiño, ta haize kontrakua, [erriko] haizia hartu, ta anda demontre atzea berriz, [erria] belak eta hala, trabes. Atzea berriz etortzen zanian, ba, […] zuenian, barroa. Geo hamen hartu, hamengo atoia esaten zixoen, atoira. Zan, ba, triñeua bezelako bat, arraunian danak, "raka-raka, raka-raka". Amarrauta soka, ta hura ekartzen.
- (Akelino) Ta atoiai, han juten zianai, pexta bat eo [errial …] bat eo, ez dakit zenbat diru, asko ez huan izango, ematen zikuan.
- Atoia zan gabarra moduko bat, o?
- (Jesus) Arraunian iteko. Triñaua bezelako bat.
- (Akelino) Txalupa haundi bat, fuerte bat.
- Eta bere lana praktiko bezela ze izaten zan hamen?
- (Jesus) Ba, barkuak sartu barroa. Ertentzen zun zea batekin, batela zeken orduan, arraunian ertentzen zuen, ta barkoa sartu ta beak barroa ekarri hura.
- Bea batelian jun ta…
- (Akelino) Geo beak ekarri, hori beak ekartzen zun puertua txalupa.
- (Jesus) Tiraka-tiraka arraunian, tiraka-tiraka.
- Eta hau izango zan oain dala ya larogei-ehun o ehun urte?
- (Jesus) Ehun urte.