(BIDEOA) Manu Garate: Soldadutzara joan aurretik santa eskean

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2016ko ots. 4a, 12:33

Santa Ageda egunez jaio zen Manu Garate, 1937ko otsailaren 5ean, eta izugarri maite zuen santa eskeko ohitura. Garai batean talde txikietan irteten ziren eskean. Ohituraz, urte horretan soldadutzara zihoazen "kintoak" ere santa eskean aritzen ziren. Argazki batzuk ere erakusten ditu Manuk bideoan.

Manu Garate Aizpuru (1937-2013)

Elkarrizketatzailea: Haizea Odria

Manuren bideo gehiago Ahotsak.eus-eko gunean.