Udal hauteskundeak 2015

EH Bilduk ikurrinak banatuko ditu asteburuan, aberri egunerako

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2015ko mar. 25a, 11:21

Aberri eguna hurbiltzen ari dela eta, EH Bilduk ikurrinak banatuko ditu asteburu honetan, doan. Horretarako, mahai bat jarriko da Erribera kalean, larunbat eta igandean 13:00-14:30 bitartean.

Aberri egunean Zumaiako balkoiak ikurrinaz betetzeko deia egiten du EH Bilduk, herri honen borondatea aintzat har dadin aldarrikatzeko. Espainiar estatuak bizi duen krisi orokorrarekin, eta Frantziar estatuak martxan jarri duen zentralizatze prozesu jakobinoarekin, inoiz baino argiago dago Euskal Herriak demokrazia ezagutu nahi badu Euskal Estatua behar duela. Herritar guztien eskubide sozial, ekonomikoa, laboral eta politikoak bermatuko dituen Euskal Estatuaren ezaugarriak erabakitzeko herritarrek protagonismo osoa izango duten prozesu eratzailea martxan jartzeko garaia da.

Bide horretan, erabakitze eskubidea herriok dugun tresna demokratikoa dela ozen esaten jarraituko dugu.