baleike.eus

Urtarrilaren 4an dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2016-12-31 10:04
Bertso astearen barruan, Amets Arzallusek Mugaminak dokumentala aurkeztuko du. Urtarrilaren 4an izango da, 22:00etan, Aita Mari zineman. Sarrera doan izango da.

Lan honek Amets Arzallus bertsolaria du protagonista, eta Donostia 2016ren Europa Transit enbaxadarekin batera Ziprera egindako bidaia kontatzen du; bertan  duela 50 urte baino gutxiago bizitako gatazkaren ondorioak ezagutuko ditu Arzallusek. Xuban Intxausti zinemagilea da lanaren zuzendaria.

1974tik, Zipre uhartea Europan zutik dagoen azken harresiak zatituta dago. Muga horrek uhartea bi komunitatetan banatzen du: greziar-zipretarra eta turkiar-zipretarra. Han ere badago bat-bateko eta ahozko poesiaren tradizioa. Bidaia hori kontatzen du Mugaminak lanak.

Familia asko etxerik gabe utzi eta hildako eta desagertu ugari eragin zituen gatazka horren ondorioak ezagutuko ditu Arzallusek Zipren egindako egonaldian. Bertako musikari eta poetekin harremanetan jarriko da eta haiekin herrialdearen gaur egungo egoera ezagutuko du. Era berean, Zipreko mugako gatazka Euskal Herrian duen bizimodura ekarriko du bertsolariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa