Eskerrik asko, Xabier Amuriza!

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2016ko mai. 4a, 15:41

Bertsolaritzako plazaz plazako ibilera uztea erabaki berri du Xabier Amurizak, eta Zumaiako Bertso Eskolak eskerrak eman nahi dizkio egin duen bideagatik.

Berrian egindako elkarrizketa.

Zumaian emanaldi bat baino gehiago eskainiak ditu: herriari abestutako bertsoak, Lazkao Txiki eta Xalbadorri buruzkoak... 2007ko martxoan, Korrika kulturalaren barruan, bildumatxo bat osatu eta ekarri zuen Zumaiara, garai bateko sortak tartean, eta huraxe ekarri dizuegu hona.

Eskerrik asko, Xabier!

 

Bertsoak: Amuriza Eta Zumaia