Bertso-saiorako sarrerak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2016ko mar. 21a, 13:55
Bertso Eskolak jada salgai jarri ditu jaialdirako sarrerak, 8 €-an, turismo bulegoan eta Inpernupe tabernan.

Bertsotan seikote hau arituko da: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Iker Zubeldia, Oihana Iguaran eta Jon Maia. Unai Manterolak jarriko ditu aurten ere gaiak.

Argi ibili, eta sarrerak amaitu baino lehen erosi!