Jon Maia: "Oholtzan ez dut besteek baino obligazio gehiago dudanik sentitzen"

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2015ko abe. 16a, 11:17
Bertsoa.eus gunean egin dioten elkarrizketan Jon Maiak "autosuperazio" moduan definitzen du bere bertso-ibilbidea eta Gipuzkoako Txapelketa ere bide horretan kokatzen du.

Hemen ikus daiteke bideoa.

Esaldi aipagarri batuk:

"Ez nuen uste inoiz gehiago Gipuzkoako finalean abestuko nuenik eta hemen nago. Bizitzak egoera hauetan jartzen gaitu eta ohartzen gara oraindik zenbat dugun ikasteko, zenbat gauza gainditzeko... ".

"Euskal Herriko txapelketaren erorialdiaren ondoren, bi aukera nituen: txapelketetan parte hartzen jarraitu edo atseden hartu. Ez nuen sentsazio txar horrekin geratu nahi eta Gipuzkoakoan parte hartzea erabaki nuen. Eta azkenean, txapelketaren sentsazio onak berreskuratzeaz gain poz asko izan ditut: Gipuzkoako finalean kantatzearena, Euskal Herrikora sailkatzea, neure burua harritzearen poza...."

"Finaleandenok erakutsi nahi dugu gure bertsiorik onena baina ez dut uste hori nahikoa denik txapela irabazteko. Zeure burua harritzea ere lortu behar duzu".

"Txapelketa honetan izan ditudan sentsazio on guztiak izan nahi ditut larunbatean eta ez dut inork baino obligazio gehiago sentitzen. Edozeinek edozeini irabazi diezaioke".