Bota bertso bat biharko Zumaiari

Erabiltzailearen aurpegia Bertso Eskola 2015ko abe. 10a, 16:46

Zumaiako Bertso eskolak aurten ere BOTA BERTSO BAT! lehiaketa antolatu du zumaiarrei zuzenduta. Gaia lotuta dago Udala egiten ari den plan estrategikoaren leloarekin: BIHARKO ZUMAIA.

Bertsoak paperean idatzi eta toki hauetako batean utzi behar dira, horretarako jarri diren kaxa gorrietan:

-         Alondegian

-         Metron

-         Inpernupen

-         Nikolen

-         Ttakunen

-         Txikixan

Horrez gain, aukera egongo da bertsoa zumaiakobe@gmail.com helbidera bidaltzeko.

Epea urtarrilaren 2ra artekoa da eta saria afaria 2 lagunentzat Marina Berri jatetxean. Saria urtarrilaren 8an emango da, Alondegiko Oxford aretoan bertsolari gazteekin egingo den saioan.