Apirilaren 8an Dinosauroak ezagutzen! doako tailerra 6-9 urteko haurrentzat

Algorri Interpretazio Zentroa 2017-03-29 17:56

Apirilaren 8an Dinosauroak ezagutzen! doako tailerra 6-9 urteko haurrentzat

Apirilaren 8an, larunbatean, 6-9 urte bitarteko haurrei zuzendutako "Dinosauroei ezagutzen!" doako tailerra antolatuko dugu Algorri Interpretazio Zentroan.

Atzo Altxorraren bila burutu zen Algorrin

Algorri Interpretazio Zentroa 2017-02-05 16:06   Gizartea

Atzo goizean primeran ibili ginen Altxorraren bila izeneko ginkanan parte hartzen. Jolasa hasi aurretik beroketa moduan, Zumaiako inguruak ezagutzen ibili ginen bertan bizi diren animaliak eta landareak aipatuz.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Sendabelarren tailerra egin zen larunbatean Algorri interpretazio zentroan

Algorri Interpretazio Zentroa 2017-01-09 15:06   Gizartea

Sendabelarren tailerra egin genuen larunbatean Algorri Interpretazio Zentroan herriko haurrekin. Lehenengo, ikus-entzunezko gelan sendabelar mota ezberdinak eta hainbat bitxikeria ikusi genuen. 

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Sendabelarrak ezagutzeko tailerra

2017/01/07 11:00etan

Algorri Interpretazio Zentroa Zumaia |Tailerra

Urtarrilaren 7an, larunbatean, sendabelarrak ezagutzeko doako tailerra eskainiko dugu Algorri interpretazio zentroan.

  • Norentzat? 8-12 urteko haurrak.
  • Noiz? Urtarrilak 7, 11:00-13:00.
  • Non? Algorri Interpretazio Zentroko tailer-gelan.

Sendabelarrak ezagutzeko doako tailerran parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da interpretazio zentrora bertaratuz, email bat idatziz edota telefonora deituz: 

Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia
info@algorri.eu
943 143100

Abenduan doako ekintzak Algorrin

Algorri Interpretazio Zentroa 2016-11-14 18:20   Gizartea

Abenduan doako ekintzak Algorrin

Abenduan bi ekintza antolatuko ditugu Algorri Interpretazio Zentroan.

Urola itsasadarra ezagutzeko irteera gidatua Azaroaren 5ean

Algorri Interpretazio Zentroa 2016-10-28 12:46

Urola itsasadarra ezagutzeko irteera gidatua Azaroaren 5ean

Azaroaren 5ean, larunbatean, Zumaiako natur ingurunea ezagutzeko doako irteera bat antolatuko da, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatuta. Irteeraren helburua Urola ibaiaren bokalean dauden ekosistemen aberastasuna gertutik ezagutzea izango da. Bi orduko ibilaldi gidatuan, hondartzako dunak, padura, eta tokiko biodibertsitatea gertutik ikusiko dute ibiltariek.

Olarro Egunean haurrentzako doako tailerra Algorrin

Algorri Interpretazio Zentroa 2016-09-10 12:33   Gizartea

Olarro Egunean haurrentzako doako tailerra Algorrin

Datorren larunbatean, irailaren 17an ospatuko den Zumaiako Olarro Egunarekin bat eginaz, 8-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerra antolatuko da Algorri Interpretazio Zentroan. Ekintza goizeko 11:00etan hasiko da. x

Labarretara oinezko irteera antolatu du Algorri interpretazio zentroak

Algorri Interpretazio Zentroa 2016-06-28 15:19

Labarretara oinezko irteera antolatu du Algorri interpretazio zentroak

Uztailaren 2an, hileko lehen larunbatean, doako irteera geologikoa egiteko aukera eskainiko dugu Algorri Intepretazio Zentroan.

Gabonetako apaingarriak egiteko berrerabilpen tailerra Algorrin

Algorri Interpretazio Zentroa 2015-12-16 13:04   Gizartea

Gabonetako apaingarriak egiteko berrerabilpen tailerra Algorrin

Abenduaren 19an, larunbatean,  6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako doako tailerrak burutuko ditugu Algorri Interpretazio Zentroan, neguari ongietorria emateko.  Oraingo honetan, berrerabilitako materialekin gabonetako apaingarriak egingo ditugu.

Larunbatean hegaztien mundura hurbilduko gara Algorri Interpretazio Zentroan

Algorri Interpretazio Zentroa 2015-11-03 11:53   Gizartea

Larunbatean hegaztien mundura hurbilduko gara Algorri Interpretazio Zentroan

Zentroko hezitzailearen laguntzarekin azalpenak emango dira ikus-entzunezko gelan, aurkezpen baten bidez. Jarraian, egurrezko habi kutxak eraikiko ditugu.