Martinezek eta Granerok zoramena piztu dute realzaleen artean

Martinezek eta Granerok zoramena piztu dute realzaleen artean

Baleike 2017-03-29 19:30   Kirola

Realeko jokalari Esteban Granero eta Iñigo Martinez Zumaian izan dira gaur arratsaldean posterrak, kamisetak eta bestelakoak sinatzen. 18:30ean hasi da sinatze ekitaldia Kutxabankek Erribera kalean duen bulegoan eta ordurako jende ilara handia zegoen Erribera kalean barrena. Sinatzeaz gain, gaztetxoekin ere argazkiak atera dituzte.

Ainara Mujika elkarrizketatu dute Berrian

Baleike 2017-03-29 17:18   Kirola

Ainara Mujika elkarrizketatu dute Berrian

Urteetan, Realeko belar hockeyko taldean aritu zen Ainara Mujika. Orain, berriz, arraunean hasi da. Zumaiako patroi izango da sasoi honetan. Berria egunkarian elkarrizketatu dute.

Pala txapelketa herrikoiaren izen-ematea zabaldu da

Baleike 2017-03-28 22:51   Kirola

Pala txapelketa herrikoiaren izen-ematea zabaldu da

Zabalik dago jada IV. Zumaiako nesken arteko eta mutilen arteko pala txapelketa herrikoirako izen-ematea. Apirilaren 10era arte egongo da epea zabalik. 

Realeko jokalarien sinatze-ekitaldia egingo da asteazkenean Zumaian

Baleike 2017-03-27 11:50   Kirola

Realeko jokalarien sinatze-ekitaldia egingo da asteazkenean Zumaian

Realeko zenbait jokalari Zumaiara etorriko dira asteazkenean sinatze-ekitaldi batera. Ekitaldi hau 18:30etik aurrera egingo da Kutxabanken Erribera kaleko bulegoan, kanpoaldera ematen duten kartel handietan ikusi dugunez. Ordubete iraungo du ekitaldiak.

Unai Antia oikiarra bigarren Hondarribiko rallysprintean

Baleike 2017-03-27 09:01   Kirola

Unai Antia oikiarra bigarren Hondarribiko rallysprintean

ban Ibarreta Erlo gidari azpeitiarrak eta haren kopilotu Unai Antia oikiarrak bigarren egin zuten herenegun Hondarribiako rallysprintean BMW M3 autoarekin. Lehen txandan, Ibarretak eta Antiak ez zuten podiumean sartzeko adinako denbora egin, baina bigarren txandan eta hirugarrenean, bigarren denborarik onena egin zuten.

Viveros San Anton asko ikusi zen Zarauzko alebin eta infantil mailako lasterketan

Baleike 2017-03-24 13:14   Kirola

Viveros San Anton asko ikusi zen Zarauzko alebin eta infantil mailako lasterketan

Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklistek lasterketak izan zituzten pasa den asteburuan: alebin eta infantilek Zarautzen eta kadeteek Azpeitian. Arritxu Iribarrek egin du bi karrera hauen kronika.

Pulpo Eskubaloiaren armarri berriaren lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017-03-23 21:35   Kirola

Pulpo Eskubaloiaren armarri berriaren lehiaketa

Pulpo Eskubaloi Klubak bere armarria berritzeko asmoz, armarri diseinu lehiaketa martxan jarri du. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak bertan dituzue. Zorte on denei!!

Zesta punta: desagertzeko arriskuan dagoen kirola

Pedro Amundarain 2017-03-23 15:55   Kirola

Zesta punta: desagertzeko arriskuan dagoen kirola

Zumaiako Zesta Punta Elkarteak 9 urtez borrokatu du herrian frontoi bat izateko eta etorkizunari begira egoera kaskar batean dagoen kirola da.

Zumaiako lau traineruak, larunbatean Pasai San Pedroko estropadan

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2017-03-23 12:07   Kirola

Traineru estropada izango da larunbat honetan Pasai San Pedron, eta bertan izango dira Zumaiako lau traineruak: beteranoak, eta seniorretako hirurak (emakumezkoena eta bi gizonezkoenak). 17:00etan hasiko da estropada, eta erlojuaren aurka ariko dira. Beteranoek eta emakumezkoek bi luzetara jokatu beharko dute, eta senior gizonezkoek lau luze eta hiru ziabogetara. Batel liga, igandean Orion Gipuzkoako batel […]

Eskolarteko eta Errendimenduko zesta-punta finalak izango dira ostiralean Aitzurin

Baleike 2017-03-22 14:54   Kirola

Eskolarteko eta Errendimenduko zesta-punta finalak izango dira ostiralean Aitzurin

Ostiral iluntzean izango dira Eskolarteko eta Errendimenduko zesta-punta finalak Aitzurin, eta hauez gain, Udaberri Sariko zesta-puntako finalak ere bertan jokatuko dira.

'Emakumea surflari' programako saioak egingo dira Zumaian

Baleike 2017-03-21 15:09   Kirola

'Emakumea surflari' programako saioak egingo dira Zumaian

Gipuzkoako Surf Federazioak Emakumea surflari izeneko programa jarri du abian. 18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta, emakumeen partaidetza sustatzea eta partaideen maila tekniko eta taktikoa hobetzea dira programa honen helburuak. Errendimendua 16 urtetik aurrerakoentzat izango da.

Gol zaparrada izan zen larunbatean Aita Marin

Baleike 2017-03-20 19:55   Kirola

Inork espero baino garaipen argiagoa lortu du preferente mailako ligako azken jardunaldian. Sailkapeneko hirugarren postuan dagoen Soraluze zuten aurkari Mikel Larburuk entrenatutako mutilek eta 4-0 emaitzarekin gailendu zen.

Maddi Iraolak ezin hobeto amaitu du eski denboraldia

Baleike 2017-03-20 18:17   Kirola

Maddi Iraolak ezin hobeto amaitu du eski denboraldia

Alebin mailako eskiatzaileak asteburu honetan izan ditu denboraldiko azken jaitsierak. Bietan ere ederki aritu da Aragoiko Mayem klubeko zumaiarra.

Zumaiako korrikalariek maila ederra erakutsi dute Zestoako herri krosean

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2017-03-20 17:57   Kirola

Pistako denboraldia hasi aurretik, azken kros bat korritu dute korrikalari gazteek, igandean jokatu zen Zestoako 39. herri krosa hain zuzen ere. Bertan izan ziren Zumaiako zenbait korrikalari, lan ederra eginaz, gainera.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Itxas-Gainekoen emaitzak Sevillan jokatutako Espainiako txapelketan

Baleike 2017-03-19 22:14   Kirola

Itxas-Gainekoen emaitzak Sevillan jokatutako Espainiako txapelketan

Neguko Espainiako piraguismo txapelketa jokatu da asteburu honetan Sevillan. Bertan izan dira Zumaiako piraguistak ere. Jubenil nesketan Helene Carmona eta Amaia Ortiz joan dira; senior nesketa Irati Osa, senior mutiletan Unai Gereka eta Martin Egaña eta beteranoetan, 45-49 mailan, Xabier Osa. Hauei Iñigo Peña gehitu zaie.

Iñigo Peñak emaitza onekin hasi du denboraldia

Baleike 2017-03-19 18:14   Kirola

Iñigo Peñak emaitza onekin hasi du denboraldia

Denboraldiko lehen hitzordua izan du Iñigo Peña piraguista zumaiarrak asteburu honetan Sevillan jokatu den Espainiako txapelketan. Bigarren egin du 2.000 metrotan eta laugarren 5.000n.

Inda-Mendi Arabako Iturrietara joango da datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017-03-19 10:47   Kirola

Inda-Mendi Arabako Iturrietara joango da datorren igandean

Hemen gara berriro ere. Udaberrian sartu berriak gara eta zer hobeto mendira joatea baino. Irteera, egun osokoa, datorren igandean izango da, hilaren 26an. Plana honako hau da: autobusez joango gara Musitura, Santa Elena mendia igo (1.111 m) eta berriro Musitura jeitsi. 

Eskuz binakako txapelketako izen-ematea zabaldu da jada

Baleike 2017-03-18 09:04   Kirola

Eskuz binakako txapelketako izen-ematea zabaldu da jada

Zabaldu da dagoeneko Odieta frontoian jokatuko den eskuz binakako IXX. pilota txapalketako izen-ematea. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 26ra bitartean dute izenak emateko aukera.

Podiumean segitzen du Viveros San Antonek

Baleike 2017-03-16 12:45   Kirola

Podiumean segitzen du Viveros San Antonek

Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gaztetxoek lasterketak izan dituzte Hernanin eta Zarautzen. Asteburuak emandakoaren kronika idatzi du Arritxu Iribarrek.

XX. Zumaia-Getaria neguko bela liga larunbatean amaituko da azken estropada batekin

Baleike 2017-03-15 11:27   Kirola

XX. Zumaia-Getaria neguko bela liga larunbatean amaituko da azken estropada batekin

Larunbatean amaituko da XX. Zumaia-Getaria neguko liga azken estropadarekin. Getariatik aterako da goizeko 11:00etan, Donostia parean kokatuko den buia bati itzulia eman eta Getariara itzuliko dira.