Martin, aurtengoa ahaztezina izan da benetan

Zumaiako Triatloi Taldea 2017-03-15 09:06   Kirola

Martin, aurtengoa ahaztezina izan da benetan

Marina D'Orren jokatu zen Espainiako taldekako txapelketara joan behar zuen egunaren bezperan Martin Amilibia korrikalariak euskal selekzioko hautatzailearen deia jaso zuen esanaz txapelketa honetan lan ona eginez gero, aukerak izango zituela selekzioan sartzeko.

Maddi Iraola hirugarren El Pitarroy eski jaitsieran

Baleike 2017-03-13 12:47   Kirola

Maddi Iraola hirugarren El Pitarroy eski jaitsieran

Cerlerreko eski-gunean jokatu da asteburu honetan XXII. El Pitarroy alebin mailako eski jaitsieran. Aragoiko Mayencos klubeko kide den Maddi Iraola Amenabar zumaiarra hirugarren izan zen, irabazlearekino 67 ehunekora.

Hordagoa jotzeko ordua iritsi da

Baleike 2017-03-13 11:48   Kirola

Hordagoa jotzeko ordua iritsi da

Hilaren 25an, Euskal Herriko IX. Mus Txapelketako finala jokatuko da Anoetan (Gipuzkoa). Eskualdetik lau bikote sailkatu dira, eta horietako bat Gorka Murillo eta Oier Mora herritarrek osatutakoa da.

Eskolarteko piraguismo jardunaldia izan zen atzo Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2017-03-12 21:20   Kirola

Eskolarteko piraguismo saioa izan zen atzo arratsaldean Zumaian, Urolaren itsasadarrean, etxeko klubak antolatuta. Infantil eta alebin mailan jokatuko ziren txandak, gizonezkoetan eta emakumeetan. Argazki erreportajearen egilea Peio Romatet da.

»» Ikusi argazki guztiak (216)

Kluben arteko Euskal Herriko Txapelketako finalak jokatuko dira igandean Aitzurin

Baleike 2017-03-10 19:57   Kirola

Kluben arteko Euskal Herriko Txapelketako finalak jokatuko dira igandean Aitzurin

Maila nagusiko eta Ohorezko mailako finalak jokatuko dira igandean Zumaian, 11:00etatik aurrera. 

Taosako gaztetxoak bikain

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2017-03-10 14:39   Kirola

Taosako gaztetxoak bikain

Pasa den asteburuan Oñatiko igerilekuan izan zuten zita Taosa Igeri Taldeko txikienek. Azpeitian erakutsitako maila berretsi eta gustura irten ziren guztiak igerilekutik.

Alex Uranga hirugarren izan da Hawaiiko Pipelinen

Baleike 2017-03-09 08:41   Kirola

Alex Uranga hirugarren izan da Hawaiiko Pipelinen

Herenegun amaitu zen Hawaiiko Pipeline proba, bodyboardeko World Tourreko lehenengo hitzordua. Alex Urangak hirugarren postu on bat lortu zuen. Maila onean hasi du zumaiarrak denboraldi berria.

(BIDEOA): Zumaiako emakumeak kirolean

Baleike 2017-03-08 10:23   Kirola

Zumaiako emakumeek kirol munduan bizi duten egoeraren eta gainditu behar dituzten oztopoen berri ematen duen Zumaiako emakumeak kirolean bideoa erakutsi zen atzo Alondegian egin zen ekitaldian. Hilabete moreko egitarauaren baitan sartzen da ekitaldi hau. Hemen ikus dezakezue bideoa.

Bikain hasi du Zumaiako Txirrindulari Elkarteak errepideko denboraldia

Baleike 2017-03-07 11:42   Kirola

Bikain hasi du Zumaiako Txirrindulari Elkarteak errepideko denboraldia

Estreinatu berria du Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteak errepideko denboraldia eta hasiera bikaina izan da. Arritxu Iribarrek egin du denboraldi hasiera honek emandakoaren kronika. 

Udaberriko kirol ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Baleike 2017-03-07 11:14   Kirola

Udaberriko kirol ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Dagoeneko zabalik dago Kirol Patronatuak antolatzen dituen kirol ikastaroetan izena emateko aukera. Cycling, Total Training, GAP, Aerobic, Pilates, Mantentze Gimnasia, Jump, Zumba eta igeriketa ikastaroak daude aukeran, adin guztietako herritarrentzat. Beheko loturan aurkituko duzue diptikoa, ikastaro bakoitzaren xehetasunekin. Izena Lubaki kiroldegian eman behar da.

Saltakako korrikalariek sariak jaso dituzte kros denboraldiko azken lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2017-03-07 09:31   Kirola

Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatutako eskolarteko kros denboraldia igande honetan amaitu zen. Azken txanpa Zumarragako Argixao pistan korritutako Goierriko XX. Krosarekin eman zioten korrikalariek. Nola ez, bertan izan ziren Zumaiako Saltaka atletismo taldeko korrikalari gazteak.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Ainhoa Azurmendi: “Kirolarekin gozatzen txikitatik erakustea da garrantzitsuena”

Baleike 2017-03-06 12:24   Kirola

Ainhoa Azurmendi: “Kirolarekin gozatzen txikitatik erakustea da garrantzitsuena”

Zumaiako emakumeak kirolean bideoa aurkeztuko da bihar, asteartean, 18:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Ekitaldia Ainhoa Azurmendik gidatuko du. Hernanin jaioa, kirolean eta genero ikuspegian aditua da Azurmendi. Hemen duzue 2015ko apirileko Baleike aldizkarian egin genion elkarrizketa.

Triatloi denboraldi berria berrikuntza garrantzitsu batekin dator aurten

Zumaiako Triatloi Taldea 2017-03-06 11:35   Kirola

Triatloi denboraldi berria berrikuntza garrantzitsu batekin dator aurten

Euskadiko Triatloi Federazioak, aurten egun bakarreko lizentzia egiteko aukera kendu du. Ondorioz, Euskadi mailan triatloi batean parte hartu ahal izateko, nahi eta nahiez, triatloian federatua egon behar da.

Zumaiako hiru jokalarik Realarekin entrenatu dute

Baleike 2017-03-03 10:44   Kirola

Zumaiako hiru jokalarik Realarekin entrenatu dute

Azken bi asteotan Zumaiakoko Infantil Nesken taldeko hiru jokalari Realarekin entrenatzen aritu dira, Zestoako futbol zelaian. Libe Eizagirre, Amaia Agirre eta Nahia Vazquez oso pozik agertu dira Realaren deia jaso dutelako eta gogo handiz aritu dira bi saio hauetan.

Gorka Murillo eta Oier Mora Euskal Herriko mus txapelketako finalera sailkatu dira

Baleike 2017-02-27 13:23   Kirola

Gorka Murillo eta Oier Mora Euskal Herriko mus txapelketako finalera sailkatu dira

Euskal Herriko mus txapelketaren baitan, Gipuzkoari zegokion finala jokatu zen pasa den larunbatean Ibarrako frontoian. 32 bikote pasako dira final handira eta horien artean Zumaiako bikote bat izango da.

Beteranoek Hondarribiko traineru jaitsiera irabazi dute

Baleike 2017-02-27 10:50   Kirola

Hondarribiko XVII. traineru jaitsiera jokatu zen larunbatean. Senior mailako traineruak izan ziren lanean, emakumezkoak eta gizonezkoak, baina baita beteranoak ere. Eta maila horretan nagusi izan ziren Zumaiako arraunlari beteranoak.

Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatu da asteburu honetan Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2017-02-27 10:23   Kirola

Eguraldia lagun dela jokatu da asteburu honetan Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa. Zumaiako piraguistek ez dute hutsik egin eta lortutako emaitzei esker, hirugarren postua lortu du Itxas-Gainek taldeka. Argazkiak: Peio Romatet.

»» Ikusi argazki guztiak (137)

Julen Amarikak irabazi du Zumaia Saria, iazko garaipena berretsiz

Baleike 2017-02-25 13:57   Kirola

Julen Amarikak irabazi du Zumaia Saria, iazko garaipena berretsiz

Bederatzigarren Zumaia Saria, aurreko asko bezala, esprintean erabaki da eta irabazlea iazko bera izan da: Aldro taldeko Julen Amarika. Taldeka ere iazko berak irabazi du: Lizartek.

Beteranoen traineruak Hondarribiako jaitsieran hartuko du parte

Baleike 2017-02-24 11:53   Kirola

Beteranoen trainerua bihar Hondarribiako Jaitsieran ariko da. 16:00etan hasiko da estropada, eta erlojuaren aurka, lau aurkari izango dituzte: Ibaialde, Zarautz, Getxo eta Fortuna. Azkena irtengo dira zumaiarrak.

Unax Bernalek Realarekin jokatuko Argentona Cup Nazioarteko Futbol Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Futbol Taldea 2017-02-24 09:09   Kirola

Unax Bernalek Realarekin jokatuko Argentona Cup Nazioarteko Futbol Txapelketa

Zumaiakoko Infantil Txiki taldean jokatzen duen Unax Bernalek bihartik aurrera eta iganderarte Argentona Cup Nazioarteko Futbol Txapelketa jokatuko du Real Sociedad taldearekin, Bartzelonatik 30 kilometrotara aurkitzen den Argentona herrian.