Adierazpen askatasunaren aldeko jaiegun bat egiten lagunduko?

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017-04-03 18:35   Gizartea

Adierazpen askatasunaren aldeko jaiegun bat egiten lagunduko?

Kalea Guztiona Da ekimeneko aurrera begirako asmoen artean, maiatza amaiera aldera –oraindik data zehatza finkatu gabe dago– jaiegun bat egitea pentsatu dugu. Kontzertuak, bertso saioa, mural margoketa, janedana, bertso-rapa, poesia emanaldi berezi bat, elektrotxaranga eta beste hainbat ideia darabilkigu buruan, eta ziur berriak agertuko direla.

Sagrario Egaña: “Sirenak noiz joko bizi ginen, beti erne”

Baleike 2017-04-03 15:26   Gizartea

Sagrario Egaña: “Sirenak noiz joko bizi ginen, beti erne”

1937ko otsailaren 13an Zumaiatik kanporatua izan zen Sagrario Egaña. Bi urte eta erdi zituen, eta lau urteko ahizpa Madalenekin, amarekin eta osaba-izebekin batera, Bilborako bidea hartu zuen kamioi batean. Noiz bueltatuko ziren jakin gabe, bizitza berri bati ekin zioten Bizkaiko hiriburuan, deserriturik. Elkarrizketa honetan bere esperientzia kontatzen du Egañak.

Darahliren mannequin challengea

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2017-04-03 10:27   Gizartea

Hemen da larunbat goizean burutu genuen Mannequin Challengearen bideoa. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta zeuen ezagunen artean zabaltzea. Mila esker!

263 aldizkari sarean

Baleike 2017-04-02 10:07   Gizartea

263 aldizkari sarean

1994ko ekainean atera genuen Baleike aldizkariaren lehen zenbakia. Ia 23 urte geroago, apirilekoa prestatzen ari garen bitartean, martxokoa igo dugu sarera. Webguneko lotura honetan ia mende laurden honetan atera ditugun 263 zenbakiak dituzue eskura, pdf formatuan. 

Santiagoko hondartzaren egokitzapen proiektua azaltzeko bilera irekia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-04-02 08:59   Gizartea

Santiagoko hondartzaren egokitzapen proiektua azaltzeko bilera irekia

Urte ugari daramatzate zumaiarrek Santiagoko hondartzaren egokitzapenaren zain. Haien eskaera aintzat hartuz eta hondartzak gaur egun aurkezten duen egoera eta  eskaintzen dituen azpiegitura urriak ikusirik, Zumaiako Udalak proiektua landu eta osatu du eta Madrilgo Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioan hainbat negoziazio bilera ondoren, Espainiako Gobernuko Kostetako Zuzendaritza Nagusiak proiektua aurrera eramatea lortu du.

(BIDEOA) Biziberrituta itzuli da txanala bere jatorrira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-04-01 09:08   Gizartea

Zumaiako Herri Eskolak arrantzako ontzien ondarea zentzurik praktikoenean dibulgatzeko proiektua burutu du: bailarako angulazaleen azken txanala berritu eta uretarako moduan jarri dute. Gaur, Zumaiako Itsas Kiroldegian bota dute uretara eta Beduaraino arraunean joan dira, hangoxea baitzen txanala. Biziberrituta itzuli da bere jatorrira, eta festa giroan egin diote harrera bertan.

Beduako txanala etxera itzuli da

Baleike 2017-04-01 08:50   Gizartea

Bedua txiki baserriko soroan ahaztuta eta ia guztiz ustelduta zegoen 80 urte inguruko txanala zaharra berreskuratu dute Zumaiako Herri Eskolan. Ontzia, erabat berriztatuta, atzo itzuli zen uretara. Arraunean eraman zuten Beduara bueltan eta bertako moilan amarratu zuten. 

»» Ikusi argazki guztiak (36)

(BIDEOA) Juan Egaña: Zumaia beti ontzigintzari lotuta

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-03-31 08:38   Gizartea

San Telmo kalean jaio zen eta hantxe bizi izan da beti “Jontxu” Egaña. Gazterik hasi zen arotz-lanetan aitarekin ontziolan, eta oso-osorik egiten zituzten itsasontziak. Zumaian egurrezko ontziak egiteko hiru ontziola zeuden eta txapazkoak egiteko bat (Balenciaga). 

Zabalik dago trafiko ordenantzari alegazioak aurkezteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-03-30 10:47   Gizartea

Zumaiako erdigunean trafikoa antolatzeko ordenantzak jada jaso zuen, martxoaren 16an egindako ez ohiko osoko bilkuran, behin-behineko onespena, udalbatzako kide guztien babesarekin. Orain, dokumentua publiko egin da GAOn eta eskuragarri dago udal webgunean interesdunek beren alegazioak, ekarpenak eta iradokizunak egin ditzaten.

Gerragatik kanporatuak izan ziren gizon-emakumeak omendu ditu Foru Aldundiak

Baleike 2017-03-30 08:29   Gizartea

Tropa faxistak Gipuzkoan sartu ondoren beraien herrietatik kanporatuak izan zirenen aldeko omenaldiak aurrera doaz. Pasa den otsailean Zumaiako herriak gogoratu zituen erbestera bidalitako pertsona hauek. Orain Gipuzkoako Foru Aldundiak bere ekarpena egin du. 

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Txanala uretaratzea, amarrea eta festa

Txanala uretaratzea, amarrea eta festa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2017-03-29 18:00   Gizartea

Udazkenean ekin genion txanala berritzeari eta datorren ostiralean, martxoaren 31n, arratsaldeko 17:30ean, uretaratuko dugu, Arraun elkarteko arranplan. Ondoren, ibaian gora Beduara eramango dugu eta bertan lotuko dugu.

Erromesen aterpetxea apirilaren 1ean irekiko da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-03-29 13:01   Gizartea

Erromesen aterpetxea apirilaren 1ean irekiko da

Udararo bezala, Zumaiak, Gipuzkoako kostako Donejakue bidearen baitan egonik, ostatua eskaintzen die herritik igarotzen diren erromesei. Horiek horrela, apirilaren 1etik urriaren 15era bitartean, San Jose komentuko aterpetxeak bere ateak zabalduko ditu udalerritik pasatzen diren ibiltariei ostatu emateko.

Aparkalekuei buruzko bilera irekia ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zumaia 2017-03-28 12:37   Gizartea

Ostegunean, EH Bilduk deituta, aparkalekuei buruzko bilera irekia izango da Sagarbide eraikineko aretoan, 18:30ean. 

Gorka Murillo eta Oier Mora ligaxkan kanporatuak izan ziren

Baleike 2017-03-28 11:02   Gizartea

Gorka Murillo eta Oier Mora ligaxkan kanporatuak izan ziren

Euskal Herriko mus txapelketako finala jokatu zen pasa den larunbatean Anoetan. Bertan izan zen Zumaiako bikote bat, Gorka Murillok eta Oier Morak osatutakoa, ligaxkan kanporatuak izan ziren. 

Basapiztiak

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Romatet 2017-03-26 20:31   Gizartea

Basapiztiak

Ez dut esango bataila hau irabazi dudala, baina gerra seguru ezetz. Hala ere, gauza bat, behintzat, lortu dut: azken hilabeteotan ez zait komertzialik etorri etxera ez dakit zer eskaintzera edo behar ez dudan zerbait saltzera. Oraingoz, esan beharko, laster izango dut eta beste ofentsibaren bat. 

(BIDEOA) Sabina eta Luisita: Eskolarako abarketak, eta jantziago joateko, zapatak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-03-24 14:04   Gizartea

Sabina Romatet eta Luisita Gorostola 1920ko hamarkadan jaiotakoak dira, eta txikitako oinetakoez hitz egiten dute bideo honetan. Eskolarako abarketak erabiltzen zituzten, eta jantziago joateko, zapatak. Sabinak "topolinoak" erabiltzen omen zituen asko. Astean zehar eta asteburuetan janzkera desberdina izaten zen; asteburu edo jaietan dotoreago. 

Asteartean 18:00etan bilduko da Berdintasun Foroa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-03-23 17:02   Gizartea

Datorren asteartean, hilak 28, arratsaldeko 18:00etan bilduko da Berdintasun Foroa Alondegian.

Edoskitzearen inguruko tailerra egingo larunbatean du Txiribueltak

Erabiltzailearen aurpegia Txiribuelta Elkartea 2017-03-22 20:10   Gizartea

Edoskitzearen inguruko tailerra egingo larunbatean du Txiribueltak

Txiribuelta elkarteak deituta, edoskitzearen inguruko saioa egingo da larunbat honetan, 11:00etan, Branka eraikinean. 

Tertulia: Homosexualitatea eta erlijioak, kulturak

Erabiltzailearen aurpegia GUNE kultur elkartea 2017-03-22 19:13   Gizartea

Tertulia: Homosexualitatea eta erlijioak, kulturak

Gune elkartearen hurrengo solasaldia ostiral honetan.

Auzitegi Gorenak Urolaren itsasadarreko plana bertan behera utzi du

Baleike 2017-03-22 12:04   Gizartea

Auzitegi Gorenak Urolaren itsasadarreko plana bertan behera utzi du

Auzitegi Gorenearen administrazioarekiko auzietarako II. salak bertan behera utzi du Urola ibaia babesteko plan berezia, EFE agentziak jakitera eman duenez. Ekimenaren "bideragarritasun ekonomiko" ezaz baliatu da Auzitegia erabaki hau hartzeko.