Iaz baino 800 kilo elikagai gehiago bildu da Zumaian Saharako kanpalekuetara bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako DARAHLI elkartea 2017-02-02 11:19   Gizartea

Iaz baino 800 kilo elikagai gehiago bildu da Zumaian Saharako kanpalekuetara bidaltzeko

Pasa den astean Saharako errefuxiatuen aldeko Euskal Karabana iritsi zen Zumaiara, Darahli elkartearen eskutik. Karabanaren helburu nagusia ahalik eta elikagai gehien biltzea izan da, gero errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko.

EH Bilduren aparkalekuen proposamena osatzeko lehen bilera egingo da gaur

Baleike 2017-02-02 09:28   Gizartea

EH Bilduren aparkalekuen proposamena osatzeko lehen bilera egingo da gaur

Aparkalekuen proposamena osatzeko, Zumaiako EH Bilduk herritarrekin egiteko hiru bilera deitu ditu. Hauetatik lehena gaur bertan izango da, 18:30ean, Herri Eskolaren aretoan. Hurrengo biak otsailaren 9an (Alondegian) eta 11n (Oikian izango dira).

Lehen sorospeneko eta ur sorospeneko ikastaroak antolatuko ditu Gurutze Gorriak martxoan Zumaian

Baleike 2017-01-31 20:06   Gizartea

Lehen sorospeneko eta ur sorospeneko ikastaroak antolatuko ditu Gurutze Gorriak martxoan Zumaian

Ikastaro hauek Lubaki kiroldegian egingo dira, martxoan, adierazten ez den egunetan. Izenak emateko 943 222 222 telefonora deitu beharko da.

Herriko jaietan janari eta salmenta postuak jartzeko baimen eskaera epea zabaldu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-01-31 13:33   Gizartea

San Telmo eta San Pedroko festak oraindik urrun ikusten baditugu ere, Zumaiako Udalak zabaldu du dagoeneko herriko jaietan janari eta salmenta postuak jarri ahal izateko baimen eskaera epea. 

Boluntarioek itsasoko zaborrari buruzko datuak bildu dituzte Mutrikuko eta Zumaiako hondartzetan

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Kostaldeko Geoparkea 2017-01-30 19:26   Gizartea

Boluntarioek itsasoko zaborrari buruzko datuak bildu dituzte Mutrikuko eta Zumaiako hondartzetan

Ekimena LIFE LEMA deritzon proiektuaren baitan kokatzen da eta helburua da uretan dauden itsasoko zaborren kudeaketa eraginkorra sustatzea. Datozen hiru urteetan hondakin horietako 100 tona bilduko dira Gipuzkoan eta Pirinio Atlantikoetako eskualdean.

"Zumaiarrak errefuxiatuak izan gara; nola itxiko dizkiegu ateak?"

Baleike 2017-01-30 17:04   Gizartea

"Zumaiarrak errefuxiatuak izan gara; nola itxiko dizkiegu ateak?"

Indarkeriaren aurkako eta bakearen aldeko Nazioarteko eskola eguna gogoratu dute gaur Maria eta Jose ikastetxeko ikasle eta irakasleek. Guztira, 500 bat lagunek hartu dute parte ikastetxea eta Gernika parkea bitartean egin den ekitaldian. 

Zaintza lanak izango da Emakume Eguneko kartel lehiaketako gaia

Baleike 2017-01-30 15:31   Gizartea

Zaintza lanak izango da Emakume Eguneko kartel lehiaketako gaia

Martxoko hilabete morearen harira, Zumaiako Udalak eta Berdintasun Foroak abian jarri dute Emakumearen Eguneko kartel lehiaketa. 16 urtetik gorako zumaiarrei zuzenduta dago lehiaketa hau.

Ekitatea eta klima aldaketa aztertuko dituzte Eskolako Agenda 21 programan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-01-30 14:25   Gizartea

Lurra partekatzen dugun pertsona guztiok aukera berdinak al ditugu? Eta gure herrian bizi garenok? Galdera horiei erantzuten saiatu ziren 2015-2016 ikasturtean Zumaiako Eskolako Agenda 21ean murgilduta ibili ziren gaztetxoek. Aurten, aldiz,  ekitatea aztergaiari klima aldaketarena gaineratu zaio. Horrela, iazko Eskolako Agenda 21 programaren bitartez ekitatea zer den barneratu ondoren, geroz eta nabariagoa den klima aldaketarekin duen zerikusia eta lotura aztertuko dituzte 2016-2017 ikasturtean zehar.

220 kaxa elikagai bildu dira Saharara eramateko

Baleike 2017-01-30 14:16   Gizartea

220 kaxa elikagai bildu dira Saharara eramateko

Piztu Itxaropena euskal karabanarekin bat eginda, Darahli elkarteak Saharara eramateko janari bilketa egin du pasa den astean. Zumaiako herriaren erantzuna, ohi bezala, aipagarria izan da.

Bakearen Eguna ospatuko du Maria eta Jose ikastetxeak astelehenean

Baleike 2017-01-27 16:52   Gizartea

Bakearen Eguna ospatuko du Maria eta Jose ikastetxeak astelehenean

Urtero egiten duen bezala, urtarrilaren 30ean Maria eta Jose ikastetxean Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko eskola-eguna ospatuko dute.

Justo Osa kooperantea hil da Kongon

Baleike 2017-01-27 14:20   Gizartea

Justo Osa kooperantea hil da Kongon

Justo Osa kooperante zumaiarra hil da Kongon gaixotasun bat medio, 67 urte zituela. Osak 25 urte zeramatzan arotz lanak erakusten herrialde hartan.

(BIDEOA) Brigida Ibarbia: Anguletarako baserri bakoitzak bere txanala

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-01-27 12:00   Gizartea

Oikiako Pikaondo baserrian jaio zen Brigida. Bedua eta Oikia bitartean garai batean angulak nola harrapatzen ziren azaltzen du bideoan. 

Gaixo kronikoei eta pertsona helduei zuzendutako 'Paziente bizia' programa egingo da Zumaiako Osasun Zentroan

Baleike 2017-01-26 17:29   Gizartea

Gaixo kronikoei eta pertsona helduei zuzendutako 'Paziente bizia' programa egingo da Zumaiako Osasun Zentroan

Paziente Bizia izeneko programa bat jarriko dute abian Zumaiako Osasun Zentroan otsailaren erditik martxoaren amaierara bitartean. Gaixo kroniko eta, bereziki, pertsona helduei zuzendutako programa honek zortzi saio izango ditu. Izenak anbulatorioan emango dira.

Hondakinen Mahaian aurkeztu da bailaran abian jarriko den zabor bilketa zerbitzu mankomunatua

Baleike 2017-01-26 14:53   Gizartea

Asteartean egin zen udaletxean Hondakin Mahaiaren bilera, udal gobernuko, Natur Taldeko, Zero Zaborreko, Atez atekorik ez plataformako eta oposizio taldeko ordezkariekin.

Euskararen arnasguneak tailerra egingo da Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-01-25 17:57   Gizartea

Euskararen arnasguneak tailerra egingo da Zumaian

Udalak UEMArekin batera elkarlanean antolatutako saioak urtarrilaren 31n eta otsailaren 7an izango dira Oxford aretoan. Zumaian euskararen egoera zein den jakitea eta hizkuntzaren erabileran eragina duten askotariko faktoreak aztertzea dira tailerraren helburu nagusiak.

Hazilan programaren hirugarren edizioa antolatu du Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartea 2017-01-25 17:09   Gizartea

Hazilan programaren hirugarren edizioa antolatu du Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektuaren hirugarren deialdia egin du. 2016an bi edizio egin ditugu eta, orain, 2017ko lehenengo taldea osatuko dugu. Jardunaldi bat egingo dugu otsailaren 1ean interesa dutenei xehetasun guztiak azaltzeko.

AP-8ko errail bat zabaldu dute, Irungo norantzan

Baleike 2017-01-25 16:09   Gizartea

AP-8ko errail bat zabaldu dute, Irungo norantzan

Enborrak zeramatzan kamioi batek su hartu ondoren, AP-8 autobidea itxita egon da Zarautz parean eguerdian Irungo bidean. Trafiko zuzendaritzak Twitter bidez azaldu duenez, errail bat dagoeneko zabalik dago. Eskuinekoa, baina, itxita mantentzen da eta oraindik auto ilarak ari dira sortzen.

AP-8 autobidea itxita dago Zarautz parean, Irungo norantzan

Baleike 2017-01-25 12:34   Gizartea

AP-8 autobidea itxita dago Zarautz parean, Irungo norantzan, kamioi batek su hartu duelako. Hiru kilometroko auto ilarak sortu dira. Trafiko zuzendaritzatik Zumaiako irteeran ateratzea gomendatzen du.

Ontziola ikastetxean

Baleike 2017-01-24 16:46   Gizartea

Ontziola ikastetxean

80 urte baino gehiago dituen anguletarako erabiltzen zen txanela ari dira berreskuratzen Zumaiako Institutuan. Aste Santurako berriro uretan izatea dute helburua.

Zumaiako Karitasen oharra

Zumaiako Karitas 2017-01-24 10:39   Gizartea

Zumaiako Karitasen oharra

Zumaiako Karitas en ohar honen bidez, herrIari, Gabon koruari, txistulariei, poltsariei...(ez litzaiguke inor ahazterik nahi), beste behin ere, gure esker ona adieraztea nahi diogu.