BIDEOA: Geldi, 20. Korrika dator eta!

Baleike 2017-03-30 16:23   Euskara

Zumaiako Herri Eskolako ikasleen euskara taldeak bultzatuta, hainbat mannequin challenge egin dituzte DBHko ikasgeletan, 20. Korrikari ongi-etorri prestatzeko. Bideoan ikus dezakezue emaitza.

Euskarazko hedabide berri bat jaio da: Gurean.eus

Baleike 2017-03-28 12:00   Euskara

Gertuko errealitatearen leiho globala eskaintzen du, gizartea, ekonomia, kultura, kirola eta eguneroko gaien bitartez. TOKIKOM osatzen duten 60 toki komunikabideen –Baleike tartean– edizio digitaletako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu.

(BIDEOA) Sabina eta Luisita: Eskolarako abarketak, eta jantziago joateko, zapatak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-03-24 14:04   Gizartea

Sabina Romatet eta Luisita Gorostola 1920ko hamarkadan jaiotakoak dira, eta txikitako oinetakoez hitz egiten dute bideo honetan. Eskolarako abarketak erabiltzen zituzten, eta jantziago joateko, zapatak. Sabinak "topolinoak" erabiltzen omen zituen asko. Astean zehar eta asteburuetan janzkera desberdina izaten zen; asteburu edo jaietan dotoreago. 

'Moonlight' eta 'Batman Lego' pelikulak emango dira asteburu honetan Aita Marin

Baleike 2017-03-24 10:40   Kultura

Bi pelikula izango dira asteburu honetan Aita Mari zinean. Alde batetik, Moonlight estatubatuarra, eta beste aldetik, umeentzat zuzenduriko Batman Lego filma.

(BIDEOA) Musika Eskolako ikasleak San Juan Egoitzan

Baleike 2017-03-24 10:18   Kultura

Txori Txiki musika eta dantza eskolako ikasleek entzunaldia egin zuten atzo arratsaldean San Juan Egoitzan. Bertako egoiliarrek gazte hauen saio laburra entzuteko aukera izan zuten. 

(BIDEOA) Aqua Laudaren 'Besarkatu ninduzun'

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro Abesbatza Zumaia 2017-03-24 08:58   Kultura

Aqua Lauda entzungai... Hemen duzue "Besarkatu ninduzun" abestia Josune Lopezen hitzekin eta Josu Elberdinen musikarekin larunbatean entzungo dugun Aqua Lauda koroaren ahotsetan.

Laburbira, euskarazko film laburren saioa izango da gaur gauean Aita Marin

Baleike 2017-03-22 09:30   Kultura

Martxoaren 22an Laburbira 2017 film laburren zikloa Zumaian izango dugu, Baleike kultur elkarteak eta Ostarrenak ekarrita. Saioa 22:00etan izango da, Aita Marin. Baleikeko bazkideek sarrera doan izango dute atean bazkide txartela erakutsita. Besteontzako sarrera bi euroan izango da. 

(BIDEOA) Zumaia, lehen eta orain

Baleike 2017-03-21 21:01   Gizartea

Zumaia izugarri aldatu da mende bateko epean eta horren adibidea da honako bideo hau. Javier Carballok urteetan zehar bildutako eta ateratako argazkiak muntatu ditu Arritxu Salegik. Herriaren bilakaera jarrai dezakezue, bai paisaia aldetik, baita jardueratan ere.

(BIDEOA) Ismael Manterola XX. mendeko euskal arteaz hizketan 'Sautrela' saioan

Baleike 2017-03-19 17:55   Kultura

Ismael Manterola Ispizua EHUko irakasleak eta arte adituak Maite ditut maite izeneko liburua argitaratu berri du. XX. mendeko euskal artearen eta, bereziki, honen transmisioaren inguruan doa liburua. ETB-1eko Sautrela saioan elkarrizketatu dute. Hemen ikus dezakezue.

Laburbira film laburren zirkuitua Zumaian izango da asteazkenean

Baleike 2017-03-19 11:20   Kultura

Topaguneak antolatzen duen Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua, Zumaian izango da asteazken honetan (22:00etan, Aita Marin), Baleike kultur elkarteak eta Ostarrenak ekarrita. Bideo honetan duzue Laburbiraren berri. 

Ismael Manterola ETB1-eko 'Sautrela' saioan izango da larunbatean

baleike 2017-03-17 21:00   Kultura

Ismael Manterola EHUko Artearen Historiako irakaslea da, eta berriki argitaratu duen Maite ditut maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean izeneko liburuaz mintzatuko da 'Sautrela' saioan. Elkarrizketa bihar izango da ikusgai 15:00etatik aurrera, ETB1en.

Esther Aizpuru irakasle zumaiarra da 'Órdago a pequeña' dokumentaleko protagonistetako bat

baleike 2017-03-17 17:19   Gizartea

Igande honetan Lorea Pérez de Albénizen Órdago a pequeña dokumentala eskainiko du ETB2k 11:00etan. Dokumentalak Euskal Herriko historian garrantzia handia izan duten euskal elizbarrutietako misiolarien lana laburbiltzen du, besteak beste.

 

‘El guardian invisible’ eta ’Teresa eta Galtzagorri', asteburuan Aita Marin

Baleike 2017-03-17 10:02   Kultura

Dolores Redondo idazle donostiarraren eleberrian oinarritutako pelikula emango da asteburu honetan Aita Mari zinean, ohiko ordutegian: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean. 

(BIDEOA) Joseba Beobide: Francorentzat kristo bat egin zuen aitak

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-03-17 09:46   Gizartea

Julio Beobide zuen aita, eskultorea; senideetan hirugarrena da. Josebak Lekarozko (Nafarroa) kolegioan batxilerra ikasi eta Donostiako seminariora joan zen; 1962. urtean, apaiztu eta  Pasai Donibaneko elizaren ardura hartu zuen. 1966an Ternuara joateko eskaintza egin zioten, euskal arrantzaleen interprete lanak egiteko, eta guztira 22 urtez egon zen han. 

Korrikaren 'BatZuk' dokumentaleko agertokietako bat da Zumaia

Baleike 2017-03-16 18:43   Euskara

BatZuk, euskararen lau aurpegi dokumentala prestatu dute AEKk eta Hiru Damatxo Ideia Faktoriak 20. Korrika dela eta. Lau euskal herritarren bizitzetan murgiltzen da dokumentala, euskara nola bizi duten jasotzeko. Maika Etxekopar artista zuberotarra da lehen protagonista. Zumaiako Aita Mari aretoan Atte hil aurretik obra aurkeztu zuenean grabatu zioten elkarrizketa.

Asier Hilario Nafarroan izandako lurrikaraz hizketan ETBko ‘Ahoz aho’ saioan

Baleike 2017-03-16 10:57   Gizartea

Pasa den astean lurrikara bat izan zen Nafarroan. Horri buruz hitz egin du Asier Hilario Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoak ETB-1eko Ahoz aho saioan. 

Maider Zabalegiren 'Hitz debekatuak' abestiaren bideoklipa Zumaian grabatu da

baleike 2017-03-16 09:22   Kultura

Alaitz eta Maider bikote musikalean egin zen ezagun duela 20 bat urte Maider Zabalegi oiartzuarra. Orain proiektu berri bati ekin dio bakarlari gisa 'Zuei' izeneko diskarekin. Lehen abestia, 'Hitz debekatuak', estreinatu berri du, eta honen bideokliparen hainbat irudi Itzurun eta San Telmo inguruan grabatu dira.

Zumaiako tren geltokian arituko dira dantzan 'Oholtzan' ETB-1eko saioan

Baleike 2017-03-15 20:12   Kultura

Agertoki bereziak aurkitu dituzte larunbat honetako Oholtzan saiorako. Aukeran dantza konpainiaren eskutik, musikak, ametsek eta gorputzek bat egingo dute dantzaren bitartez, hori bai, tren geltokietan. Horien artean, Zumaiako geltokian ere izango dira dantza saioak.

'El tesoro' pelikula errumaniarra emango da ostegunean zine forumean

Baleike 2017-03-15 19:43   Kultura

Corneliu Porumboiu zuzendari errumaniarraren El tesoro (Comoara) pelikula emango da bihar, osteguna, 22:00etatik aurrera Ostarrenak antolatutako zine forum saioa. Sarrerak 5 euro balio du. 

(BIDEOA) Popetoren 'Grafolas'

Erabiltzailearen aurpegia Roberto Fuentes 2017-03-14 20:19   Kultura

Roberto Fuentes Popetok grafitiak eta surfa uztartu ditu bere bideo berrian. Hemen ikus dezakezue.