Agertu da Bartzelonaren bandera ere

Baleike 2015-05-14 13:11   Kirola

Agertu da Bartzelonaren bandera ere

Joan den igandean disgusto handia hartu zuten Bartzelonako jarraitzaileek, Katalunia eta Bartzelonaren bandera bana desagertu zitzaizkielako. Senyera herenegun agertu zen, eta gaur Pulpok jakinarazi du Bartzelonarena ere azaldu dela.

"Jokalariei ezin zaie gehiago eskatu"

Baleike 2015-05-11 21:49   Kirola

"Jokalariei ezin zaie gehiago eskatu"

Bukatu da bost eguneko eskubaloi festa. Igandean, 15:00ak aldera, txapeldunari dagokion garaikurra jaso zuen Bartzelonak. Pulpok bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, baina haiek ere txapeldun Lubaki lehertzeraino bete zuten jarraitzaileentzat. Festa handia izan zen pabilioian, eta baita ondoren ere Zumaiako kaleetan. Biharamunean, Xabier Letamendia entrenatzaile laguntzaileak egin du txapelketaren balorazioa, Ibon Enbil, Andres Torriko eta hiruren izenean.

Pulporen, gurasoen eta Udalaren esker oharrak

Baleike 2015-05-11 21:41   Kirola

Pulporen, gurasoen eta Udalaren esker oharrak

Behin Espainiako Txapelketa amaituta, Pulpok eskerrik beroenak eman nahi dizkie prentsa ohar honen bitartez txapelketan parte hartu duten guztiei. Bestalde, finalean desagertu ziren Kataluniako eta Bartzelonaren bandera bana bueltatzeko eskaera egin du.

BIDEOA: Hau da eskubaloiaren festa!

Baleike 2015-05-10 23:07   Kirola

Lubakin gaur bizitako giro ikaragarria eta ondoren izan diren ospakizunak jaso ditugu bideo honetan. Nork dio hauek ez direla txapeldunak?

Festa giroan ospatu dute jokalariek Kofradian

Baleike 2015-05-10 22:59   Kirola

Espainiako Txapelketan lortutako bigarren postua festa giroan ospatu dute jokalariek Kofradian. Txoaskina elkartean bazkaldu ondoren, itsasontziz iritsi dira moilara, eta handik Kofradiara. Ander Torrikok jokalari guztien aurkezpena egin du, bere erara, eta Iñigo Garaizabal kapitainak herriari eskertu dio emandako babes guztia. Gero, txarangarekin festak jarraitu du. Hemen argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

BIDEOA: Pulpo-Bartzelona finala osorik

Baleike 2015-05-10 21:14   Kirola

Hemen ikus dezakezue Pulpok eta Bartzelonak jokatu duten finala, osorik.

BIDEOA: Pulpoko jokalarien mezua zumaiarrei

Baleike 2015-05-10 18:49   Kirola

Partida bukatu berri, aldagelan mezu hau grabatu diegu Pulpoko jokalariei, zumaiarrei zuzenduta.

Luzapena behar izan du Bartzelonak Pulpori finala irabazteko

Baleike 2015-05-10 18:39   Kirola

Luzapena behar izan du Bartzelonak Pulpori finala irabazteko

Eskubaloiaren festa ikaragarria gaur Lubaki kiroldegian ospatu dena. Pulpok ezin izan du Espainiako Txapelketa irabazi, baina gaur zumaiarrentzat txapeldun izan dira, Bartzelona handiari parez-pare jokatu eta irabazteko zorian izan direlako.

Pulpo-Bartzelona finala: gordetzeko argazkiak (2)

Baleike 2015-05-10 18:27   Kirola

Finaleko argazki bilduma osatu dugu Arnaitz Rubio Aprea eta Peio Romatetek ateratako argazkiekin. Gordetzeko moduko bilduma, urte askoan gogoratuko ditugu gaur kiroldegian bizitako uneak.

»» Ikusi argazki guztiak (57)

Pulpo-Bartzelona finala: gordetzeko argazkiak (1)

Baleike 2015-05-10 18:16   Kirola

Finaleko argazki bilduma osatu dugu Arnaitz Rubio Aprea eta Peio Romatetek ateratako argazkiekin. Gordetzeko moduko bilduma, urte askoan gogoratuko ditugu gaur kiroldegian bizitako uneak.

»» Ikusi argazki guztiak (66)