BIDEOA: Zumaiako herriak Iñigo Peñari egindako ongietorria

Baleike 2016-08-24 11:26   Kirola

Rioko Joko Olinpikoetan bosgarren postua egin zuen Iñigo Peña atzo heldu zen bere jaioterria. Bideoan duzue Zumaiako herriak egindako ongietorriaren zenbait pasarte.

Iñigo Peñari egindako ongi-etorria argazkitan

Baleike 2016-08-23 22:08   Kirola

Hemen ikus ditzakezue gaur Iñigo Peñari zumaiarrek eskaini diote ongi-etorriaren argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Iñigo Peña: "Ohore bat da zumaiar izatea"

Baleike 2016-08-23 21:59   Kirola

Iñigo Peña: "Ohore bat da zumaiar izatea"

Zumaiarren omenaldia jaso du gaur arratsaldean Iñigo Peña piraguistak. Rioko Joko Olinpikoetatik zuzenean iritsi berri, herritarren merezitako txaloak jaso ditu Fielatotik Kofradiako plazara egindako bidean. 

Iñigo Peñari ongietorria egingo zaio gaur

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Gain Zumaia 2016-08-23 11:47

Iñigo Peñari ongietorria egingo zaio gaur

Olinpiar jokoetan bosgarren postua lortu ondoren, Riotik etxera bueltan da Iñigo Peña. Horregatik, ongietorria egingo zaio gaur arratsaldeko 8etan Gurutze gorritik abiatuta, ondoren txarangarekin girotuta kofraira joateko.

Iñigo Peña: "Hotzean pentsatuta, bosgarren egitea izugarria da"

Baleike 2016-08-20 19:53   Kirola

Rioko Joko Olinpikoetako finalean bosgarren egin eta pare bat ordura ostatuan hartu du Iñigo Peñak Unai Aizpurua, Baleikerako elkarrizketa eskaintzeko. Bideoan daukazue piraguista zumaiarraren balorazioa.

BIDEOA: Itxas-Gaineko lagunak harro Iñigo Peñarekin

Baleike 2016-08-20 18:09   Kirola

Beheko Plazan jarritako pantaila handi baten bidez jarraitu du herritar talde handi batek Iñigo Peñak Rioko Joko Olinpikoetan izan duen estropada. Bere klubeko lagunak harro agertzen dira bideo honetan Iñigok jokoetan bertan eta jokoetara heltzeko egindako lanarekin.

Iñigo Peñaren familiartekoen eta lagunen argazkia Rion

Iñigo Peñaren familiartekoen eta lagunen argazkia Rion

Baleike 2016-08-20 17:43   Kirola

Berriako kazetari Imanol Magro Eizmendik Iñigo Peñarekin, haren familiarekin eta, nola ez, Zumaiatik joandako kuadrillakideekin egoteko aukera izan du. Agurtzeko, taldeko argazki hau atera du. 

BIDEOA: Iñigo Peñaren K-4ak egindako estropada

Baleike 2016-08-20 16:26   Kirola

Bosgarren postu bikain batean amaitu du Iñigo Peñaren K-4ak Rioko Joko Olinpikoetako final handia, 1.000 metrotakoa. Ikusi baduzue edo oraindik ikusi gabeak bazarete, hemen duzue estropada ikusteko aukera.

Riora joan diren Iñigo Peñaren kuadrillakideak, Berria egunkarian

Baleike 2016-08-20 15:55   Kirola

Riora joan diren Iñigo Peñaren kuadrillakideak, Berria egunkarian

Iñigo Peña ez da bakarrik egon Rioko jokoetan. Familiarteko eta bere bikoteaz gain, bost lagun izan ditu bertan animoak ematen: Unai Aizpurua, Iokin Gutierrez, Aitor Osa, Mikel Zubimendi eta Oskar Espino, bere kuadrillakideak. 

Bosgarren egin du Iñigo Peñak K-4 1.000 metroko final handian

Baleike 2016-08-20 15:46   Kirola

Bosgarren egin du Iñigo Peñak K-4 1.000 metroko final handian

Iñigo Peñak bere ametsetako bat bete du. Joko Olinpiko batean egiteko ametsa zuen txikitatik eta griina hori betetzeko aukera izan du. Rioko Joko Olinpikoetan izan da, eta ez edonola: piraguismoko proba garrantzitsuena den K-4 1.000 metroko finalera helduta. Agian dominaren bat ez eskuratu izanarekin ez da erabat gustura izango, baina bosgarren postu bikain batekin amaitu ditu bere lehen jokoak.