Zumaiako Udalak aterpe berri bat sortu dio herriko agendari. Dantza emanaldiak, tailerrak, haurrentzako jolas zein eskulanak, hitzaldiak, erakusketak eta bestelakoak elkartuko dira Estalapean. Herriko sortzaile eta eragileekin batera jarri dugu martxan egitasmoa, etxean gauden bitartean ere, Zumaia bizirik egon dadin. Elkarlana eta kultura dira Zumaiaren zutabe, eta egoeran zailenetan ere, kultur eskaintza zabala eta oparoa eskaini nahi dizuegu zumaiarrei.
Komentura bisita gidatua, Ismael Manterolarekin

Zumaia Agenda 2020 eka 30 Zumaia

Zumaiako alde zaharrean kokatzen da San Jose komentua. Kaperan kontzertuak egin ohi dira, eta Donejakue bideko erromesen aterpe bezala ere erabiltzen dira bertako gela batzuk. Baina, zein da eraikin honen historia? Hori argituko du Ismael Manterola EHUko irakasleak eta arte adituak bideo honetan. 

Ludoteka: azken bideoa Estalapean

Zumaia Agenda 2020 eka 28 Zumaia

Ludoteka: Hiru haurri zorion mezuak

Zumaia Agenda 2020 eka 27 Zumaia