Txori Txikiko ikasleen emanaldia, ostegunean, San Juan Egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia TxoriTxikiMusikaEskola 2017-03-20 18:04   Kultura

Martxoak 23, osteguna, arratsaldeko 17:30ean, San Juan Egoitzan Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute.

Zumaiako korrikalariek maila ederra erakutsi dute Zestoako herri krosean

Erabiltzailearen aurpegia SALTAKA atletismo taldea 2017-03-20 17:57   Kirola

Pistako denboraldia hasi aurretik, azken kros bat korritu dute korrikalari gazteek, igandean jokatu zen Zestoako 39. herri krosa hain zuzen ere. Bertan izan ziren Zumaiako zenbait korrikalari, lan ederra eginaz, gainera.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Gaztetzen, Aritxulegin eta Eginon

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-03-20 17:44

Asteburu gaztea izan dugu hau. Noiz edo noiz aipatu izan dut Peloia rokodromoko gazteak tentatzen ibiltzen zela etengabe, eta azkenik amore eman eta ausartu dira gurekin etortzera. Ahoan hainbeste erabili dugun Paso de fé hori eman dute azkenean. Axik itzulpena … Jarraitu irakurtzen

Telmo Trenado Deustuko ikasleekin egongo da Ika-Mizkaren bosgarren edizioan

baleike 2017-03-20 13:33   Euskara

Telmo Trenado Deustuko ikasleekin egongo da Ika-Mizkaren bosgarren edizioan

Edizio honetan euskara, teknologia berriak eta anglisizmoen erabileraren arteko harremanei, eraginei, abantailei eta desabantailei buruz eztabaidatuko da. Aurtengo Ika-Mizkaren hirugarren eta azken saioa Deustuko Unibertsitatearen Campusean izango da asteazkenean.

Trafiko ordenantza berriaren azalpenak gaur 18:30ean, Oxforden

baleike 2017-03-20 13:09   Gizartea

Udalak trafiko ordenantzaren nondik norakoak azalduko ditu gaur arratsaldean elebitan egingo duen bileran.

'Mujeres inmigrantes y resistencias' bideoaren aurkezpena bihar Alondegian

baleike 2017-03-20 10:27   Gizartea

'Mujeres inmigrantes y resistencias' bideoaren aurkezpena bihar Alondegian

Hilabete morearen egitarauari jarraituz, Malen Etxeak zuzenduta, Mujeres inmigrantes y resistencias izeneko bideoaren aurkezpena izango da bihar Alondegian, 18:30ean. Ikus-entzunezko honek azpitituluak euskaraz izango ditu.

Gaurtik aurrera ELENA IRURETA "Allí abajo" telesailean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Urbieta 2017-03-20 10:12

Gaurtik aurrera ELENA IRURETA "Allí abajo" telesailean

Pasa den irailean jakin genuen aktore zumaiarra Antena 3ko telesailerako fitxatua izan zela eta azkenean gaur, 22:30etatik aurrera eta astelehenero, ikusi ahal izango dugu Elena, Rosa Mariren papelean. Jarraian, berari eginiko elkarrizketa.

Itxas-Gainekoen emaitzak Sevillan jokatutako Espainiako txapelketan

Baleike 2017-03-19 22:14   Kirola

Itxas-Gainekoen emaitzak Sevillan jokatutako Espainiako txapelketan

Neguko Espainiako piraguismo txapelketa jokatu da asteburu honetan Sevillan. Bertan izan dira Zumaiako piraguistak ere. Jubenil nesketan Helene Carmona eta Amaia Ortiz joan dira; senior nesketa Irati Osa, senior mutiletan Unai Gereka eta Martin Egaña eta beteranoetan, 45-49 mailan, Xabier Osa. Hauei Iñigo Peña gehitu zaie.

Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Pulpo Eskubaloia 2017-03-19 21:38

Pulpo Eskubaloiko aste bukaerako emaitzak

Martxoak 18 eta 19ko aste bukaerako partiduen emaitzak:

Iñigo Peñak emaitza onekin hasi du denboraldia

Baleike 2017-03-19 18:14   Kirola

Iñigo Peñak emaitza onekin hasi du denboraldia

Denboraldiko lehen hitzordua izan du Iñigo Peña piraguista zumaiarrak asteburu honetan Sevillan jokatu den Espainiako txapelketan. Bigarren egin du 2.000 metrotan eta laugarren 5.000n.

(BIDEOA) Ismael Manterola XX. mendeko euskal arteaz hizketan 'Sautrela' saioan

Baleike 2017-03-19 17:55   Kultura

Ismael Manterola Ispizua EHUko irakasleak eta arte adituak Maite ditut maite izeneko liburua argitaratu berri du. XX. mendeko euskal artearen eta, bereziki, honen transmisioaren inguruan doa liburua. ETB-1eko Sautrela saioan elkarrizketatu dute. Hemen ikus dezakezue.

Euskotreneko makinariek lanuzteak egingo dituzte bihar, asteazkenean eta ostiralean

Baleike 2017-03-19 17:47   Gizartea

Euskotreneko makinariek lanuzteak egingo dituzte bihar, asteazkenean eta ostiralean

Euskotrenek Amarako eta Arasoko lan-egoitzetako makinariek greba egingo dute aste honetan ere. Horrek eragina izango du Zumaia-Amara-Zumaia tren linean.

Laburbira film laburren zirkuitua Zumaian izango da asteazkenean

Baleike 2017-03-19 11:20   Kultura

Topaguneak antolatzen duen Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua, Zumaian izango da asteazken honetan (22:00etan, Aita Marin), Baleike kultur elkarteak eta Ostarrenak ekarrita. Bideo honetan duzue Laburbiraren berri. 

Nongoa zara? (2)

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue 2017-03-19 10:52

Nongoa zara? (2)

Larunbat bazkalondoa. Lo-kuluxka gozoan murgildu nahian zabiltza, baina kanpoko eguraldi ederraren deia ozenegia da; Deba aldera oinez joateko, adibidez.

Inda-Mendi Arabako Iturrietara joango da datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2017-03-19 10:47   Kirola

Inda-Mendi Arabako Iturrietara joango da datorren igandean

Hemen gara berriro ere. Udaberrian sartu berriak gara eta zer hobeto mendira joatea baino. Irteera, egun osokoa, datorren igandean izango da, hilaren 26an. Plana honako hau da: autobusez joango gara Musitura, Santa Elena mendia igo (1.111 m) eta berriro Musitura jeitsi. 

Lapurrak sartu ziren atzo Maria eta Jose ikastetxean

Baleike 2017-03-19 10:32   Gizartea

Lapurrak sartu ziren atzo Maria eta Jose ikastetxean

Ostirala eta larunbata arteko gauean sartu ziren lapurrak Maria eta Jose ikastetxean. Eraikineko bulegotan ibili ziren arakatzen eta lankidetza proiektu bateko eta irteera batzuetako dirua eraman zuten.

Kantu jira egin da Zumaian gaurko galdeketa egingo duten herriei babesa eta indarra helarazteko

Baleike 2017-03-19 09:21   Politika

Kantu jira egin da Zumaian gaurko galdeketa egingo duten herriei babesa eta indarra helarazteko

Euskal Herriko 35 herritan galdeketak egingo dira gaur. Egun esanguratsu honen atarian, maiatzaren 7an Zumaian egingo den herri galdeketaz arduratuko den Ontziratu mugimenduak kantu jira berezia egin zuen atzo arratsaldean, galdeketa egingo duten herriei "indarra eta babesa" helarazteko. 

Ontziraturen kantu jira: argazki galeria

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Manterola 2017-03-19 09:20   Politika

Ontziratuk antolatuta, kantu jira berezia egin zen atzo arratsaldean Zumaian. Musika, bertsoak, antzerkia eta dantza izan ziren arratseko protagonistak, beti ere, maiatzaren 7ko herri galdeketaren harira. Hemen duzue Imanol Manterolaren argazki erreportajea.

»» Ikusi argazki guztiak (55)

40 zumar landatu dituzte Forondan gaur egin den Zuhaitz Egunean

Baleike 2017-03-18 17:53   Gizartea

Gaur goizean egin den Zuhaitz Egunean 40 zumar landatu dira Forondako mendian. Zerynthia Tximeleta Elkartearekin elkarlanean egin da ekintza eta helburua W-Zuria tximeleta espeziea babestu eta honen hazkundea bultzatzea da. Argazkiak Sara Utrerarenak dira.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Haur misiolarien eguna ospatu da Zumaian

Haur misiolarien eguna ospatu da Zumaian

Baleike 2017-03-18 17:24   Gizartea

Gipuzkoako haur misiolarien eguna ospatu da gaur Zumaian. Agian, hasieran espero bezainbat lagun ez da hurreratu herrira, baina, etorritakoek izan dute antolatutako tailer eta ekintzatan parte hartzeko aukera. Batzuk Forondako mendian egin den Zuhaitz Egunean ere parte hartu dute.