Santelmoak 2017: egitaraua egunez egun

Baleike 2017-04-18 11:31   Kultura

Santelmoak 2017: egitaraua egunez egun

Gainean dauzkagu santelmoak. Hemen kontsulta dezakezue aurtengo jai egitaraua:

(BIDEOA) Petti & Etxeko Uzta txosnetan

Baleike 2017-04-23 10:02   Kultura

Petti & Etxeko Uztak sekulako kontzertua eman zuen atzo, txosnetan. Hotzikarak diskoa aurkezten aritu ziren, baina bere ibilbideko beste kanta batzuk ere jo zituzten. Baita Ruper Ordorikaren bertsio bat ere. Hemen duzue bere azken diskoko Bi bide abestia.

Udako sasoirako Itzurungo kantina eraberrituko du Udalak

Baleike 2017-04-23 08:00   Gizartea

Udako sasoirako Itzurungo kantina eraberrituko du Udalak

Komun publikoa eta sukaldea berrituko dira eta kristalezko estalkia jarri. Asteartean zabaldu dira 2017an kantina zerbitzua kudeatzeko pleguak eta interesdunek maiatzaren 3a arte izango dute proposamenak aurkezteko epea.

Argazkiak: Herri galdeketaren aldeko olatu erraldoia

Baleike 2017-04-22 21:20   Politika

Jendetzak hartu du parte maiatzaren 7ko herri galdeketaren aldeko kalejiran. 19:00ak aldera ekarri dute bozka kutxa Arranplara traineruan, eta handik Erribera kalea zeharkatu eta Odietako frontoiraino eraman dute dozenaka eta dozenaka zumaiarrek. Jai giroan ospatu nahi zuen Ontziratuk herri galdeketa eta halaxe izan da, maiatzaren 7a izango denaren aurrerapen ezin alaiagoa. Bilduma honetan dauzkazue kalejirako argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (72)

Pulpoko gazteek Euskal Ligara igotzea lortu dute

Baleike 2017-04-22 20:37   Kirola

Pulpoko gazteek Euskal Ligara igotzea lortu dute

Pulpo eskubaloi taldeko neskek Euskal Ligan jokatuko dute datorren denboraldian, asteburuan Lubaki kiroldegian jokatzen ari den igoera fasean nagusitu eta gero.

Final-laurdenetara sailkatzeko hiru ehuneneko falta izan zaizkio Imanol Yeregiri

Baleike 2017-04-22 20:24   Kirola

Zorte pittin bat falta izan zaio Imanol Yeregiri Zarautz Pro surf txapelketako zortzi onenen artean sailkatzeko. Final-zortzirenetako lauko kanporaketan hirugarren izan da, bigarren postuarekiko 0,03 puntura. Aritz Aranburu zarauztarra laugarren izan da kanporaketa berean.

Argazkiak: Dantza ikuskizuna Ondartxon

Baleike 2017-04-22 14:49   Kultura

Musika eta Dantza Eskolako dantzariek ikuskizuna eskaini dute Ondartxo plazan. Hemen dauzkazue hainbat argazki.

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Bosgarren errondara pasa da Imanol Yeregi Zarautzen

Baleike 2017-04-22 14:15   Kirola

Gaur eguerdian jokatu berri du Zarautz Pro surf txapelketako laugarren errondako kanporaketa. Bigarren izan da, Batistaren atzetik. Aurrera egin du hala ere, eta dagoeneko hamasei onenen artean da. Bazkalondoren hasiko da bosgarren erronda.  

Argazkiak: Lehertu da katxaperoa!

Baleike 2017-04-22 13:00   Kultura

Eguraldi eta giro zoragarriarekin hasi dira santelmoak. Jendetza bildu da eguerdian San Telmoren ermitaren bueltan txupinazoa zuzenean ikusteko. San Telmo kalerantz jaitsi dira ondoren, moladu bat egin eta bertso eskolako haurren saioa entzuteko, trikitilariek alaituta. Orain dantza saioa hasiko da Ondartxo plazan, Musika eta Dantza Eskolako ikasleen eskutik. Hau hasi baino ez da egin; gozatu!

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Trafiko mozketak Aizarnazabalgo duatloia dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-04-22 11:14   Gizartea

Aizarnazabalgo duatloiaren II. edizioa jokatuko da gaur. Duatloia Aizarnazabaldik irtengo da 14:00etan eta 19:30ak inguru amaituko da. Lasterketak, ordea, hainbat trafiko mozketa eragingo ditu eskualdean.

Eginon bueltaka, pozoi bila

Erabiltzailearen aurpegia gortu 2017-04-22 11:07   Kirola

Atzo, hilak 21, Eginora joan ginen Larregi eta biok. Asmoa Matices bidea egitea zen, baina gauzak ez dira beti uste bezala ateratzen. Eginora iritsi orduko, eguzkitako krema ematea izan zen hartu genuen lehen lana. Eguzkiak gogor jotzen zuen eta badakigu … Jarraitu irakurtzen

Esku pilota txapelketako bigarren jardunaldiko emaitzak

Baleike 2017-04-22 10:35   Kirola

Esku pilota txapelketako bigarren jardunaldiko emaitzak

IXX. esku pilota txapelketa herrikoiaren bigarren jardunaldia jokatu zen atzo Odieta frontoian. Bi izan ziren jokatutako partidak.

'Ez ezetz da! Emakumeok festara!' lelopean argazkia ateratzera deitu dute

'Ez ezetz da! Emakumeok festara!' lelopean argazkia ateratzera deitu dute

Baleike 2017-04-21 21:33   Gizartea

Berdintasun Foroak eta mugimendu feministak deialdia egin du bihar, larunbata, 14:00etan, emakumeak Torreberrin bildu eta argazkia ateratzeko, erasorik gabeko jaiak aldarrikatzeko. Hemen dauzkazue bidali diguten oharra eta osatu dute protokoloa. 

Zumaiakoko bi taldek hartuko dute parte gaur hasi den Azpeitia Cup-en

Baleike 2017-04-21 21:32   Kirola

Zumaiakoko bi taldek hartuko dute parte gaur hasi den Azpeitia Cup-en

Gaur, apirilak 21, hasi dute aurtengo kimu mutilen Azpeitia Cup txapelketa. Futbol lehiaketak jende asko bildu du Azpeitiko Garmendipeko futbol zelai artifizialaren inguruan. Igandera bitartean jokatuko dituzte finaleko fasera sailkatzeko partidak. Zumaiakok bi talde aurkeztu ditu. Urola Kostako Hitzan daukazue informazio zehatza: Azpeitia Cup 2017

Bihar eta etzi Euskadiko batel txapelketa jokatuko da Sestaon

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Telmo Deun 2017-04-21 16:23   Kirola

Bihar eta etzi Euskadiko batel txapelketa jokatuko da Sestaon

Guztira, lau batel uretarako ditu Zumaiak: infantiletan eta kadetetan, bai emakumezkoetan eta baita gizonezkoetan ere.

Ibilbide aldaketak haur eta helduen danborradan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017-04-21 15:25   Kultura

Jada San Telmoetan bete betean murgildurik, datorren igandean, apirilaren 23an, egingo den haur eta helduen danborradaren ibilbidean aldaketak egongo direla jakinarazi du Udalak. 

Joxe Migel Irigoien: “Azkeneko aldiz prestatu eta jantziko dut San Telmo ermita”

baleike 2017-04-21 15:13   Kultura

Joxe Migel Irigoien: “Azkeneko aldiz prestatu eta jantziko dut San Telmo ermita”

Igandean, Jose Luis Urruzunok igoko du bandera Kofradian, baina beste omendu bat ere izango da bertan: Joxe Migel Irigoien, hain zuzen ere. 36 urtez San Telmo ermitako zaindaria eta arduraduna, azkeneko aldiz atonduko du eliza astelehenean, Santelmo egunean.

Haur Danborradako VI. Argazki Lehiaketa izango da aurten

baleike 2017-04-21 13:48   Kultura

Haur Danborradako VI. Argazki Lehiaketa izango da aurten

Argazkiak aurkezteko epea apirilaren 23tik 30era izango da, eta jakintzaberri@hotmail.com helbidera bidali beharko dira.

Lapurreta egin dute bigarrenez barreketan

Baleike 2017-04-21 12:58   Gizartea

Lapurreta egin dute bigarrenez barreketan

Bart lapurreta egin dute jaietako barreketan eta herriko beste bi dendatan. Barraketan sartzen diren bigarren aldia da, apirilaren 12koaren ostean. "Okerrena da egin diguten txikizioa", azaldu digu Grillo Show barrakaren jabe Jesus Calvok.  

(BIDEOA) Ana Mari Etxabe: Santelmoetan, lau egunez musika

Erabiltzailearen aurpegia Euskara Txanpan 2017-04-21 12:40   Gizartea

"Intxaurrondonekoa" da Ana Mari Etxabe, eta Mari kalean bizi izan da. Azken urteotan, San Telmo ermita zaintzen laguntzen du, eta lehengo santelmoetako egitarauaren berri ematen du bideoan, Ramon Zubiarekin batera:  bezperan (igandea) musika, San Telmo egunean (astelehena) jaia moilan, eta San Telmo bigarrenean (asteartea) eta hirugarrenean (asteazkena), arratsaldez musika. Gaur egun Zumaian ez da itsasontzi handirik geratzen, baina inguruko herrietan aritzen diren arrantzale batzuk bai.