Zinea

Zinegoak: Oriented

2017/03/30 22:00etan

Aita Mari aretoa | Zumaia |Zinea

Bilboko Zinegoak jaialdian emandako beste pelikula bat ikusteko aukera izango da bihar Zumaiako Aita Mari zinean. 22:00etan izango da saioa.

ORIENTED

ZUZ: Jake Witzenfeld Israel, Erresuma Batua / 2016 / 80’ Jatorrizko bertsioan (arabieraz, ingelesez eta hebreeraz) gaztelaniazko azpitituluekin. 

Gazteak dira, unibertsitate tituluak dituzte, mutil modernoak dira, eta erakutsi nahi dute belaunaldi berri bat ordezkatzen dutela: Khader, Fadi eta Naeem-ek ez dute israeldar pasaporterik baina edozer gauzaren gainetik palestinartzat hartzen dute beren burua. Begetariano, ateo eta feministak ere dira. Eta gauza guztien gainetik, gayak dira. Naemek arazoak ditu armairutik ateratzeko, bitartean, Khader pausu bat aurrerago doa: bere mutil-laguna israeldarra da. Guztiak outsidersak dira, eta hori da batzen dituena. Tel Aviveko parranda luzeetako anonimotasunean murgildu daitezkeen arren, azkenean beti egiten dute topo errealitatearekin: israeldarrei bizkarra ematen dien familia, eta edozein palestinar, hetero edo gayen aurkako aurreiritziak dituena. Gatazka politikoak dena menderatzen du.

Bete-betean asmatzen duen dokumental ausarta. Bere hiru protagonistak antzekoak eta oso ezberdinak dira aldi berean. Zuzendari britainiarrak oso ondo harrapatzen ditu euren zalantzak, beldurrak, maitemintzeak, momentu triste eta zoriontsuak. Horri esker, ikuslea oso erraz jarriko da protagonisten lekuan. 

Manchester frente al mar

2017/03/31

Aita Mari aretoa | Zumaia |Zinea

Zuzendaria: Kenneth Lonergan. Aktoreak: Casey Affleck, Michelle Williams, Kyle Chandler, Lucas Hedges. Iraupena: 135 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016. Jatorrizko izenburua: 'Manchester by the Sea'.

Lee Chandler iturgina da. Hirian bizi da, baina anaia hil zaiola jakitean, jaioterrita itzuli beharko du. Herri txiki bat da hura, eta han aurkituko du 16 urteko iloba, anaiak utzitako semea. Nerabearen ardura hartu beharko du. Leek aurre egin beharko die emaztea uztera eta herritik alde egitera bultzatu zuten arrazoiei.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean.

Ballerina

2017/04/02 16:30ean

Aita Mari aretoa | Zumaia |Zinea

Zuzendaria: Éric Warin, Éric Summer. Iraupena: 89 minutu. Generoa: Animazioa. drama. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2016. Jatorrizko izenburua: 'Ballerina'.

Felicia Bretainian bizi den umezurtza da. Bere pasioa dantza izanik, dantzari profesional bilakatzea du amets. Bere lagun Victorren laguntzarekin 1879ko Parisera joango da. Bertan beste pertsona batetaz pasako da, Grand Opera House akademian sartu eta bere ametsa bete ahal izateko.

Ordutegia: igandean, 16:30ean.

Zine forum: Capitan fantastico

2017/04/06 22:00etan

Aita Mari aretoa | Zumaia |Zinea

Zuzendaria: Matt Ross. Aktoreak: Viggo Mortensen,  George MacKay,  Missi Pyle,  Kathryn Hahn,  Frank Langella. Iraupena: 118 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016. Jatorrizko izenburua: ‘Captain fantastic'.

Aurtengo Cannesko zinema jaialdian Un Certain Regard saileko zuzendari onenaren saria jaso zuen Matt Rossek familia giroko drama honi esker.  Ben (Viggo Mortensen) da filmeko protagonista. Sei seme-alaba ditu, eta Ozeano Bareko ipar-ekialdean hamar urtez bizi ostean, zibilizaziora itzuli beharko du familia osoarekin. Egokitze prozesua ez da erraza izango.

Apirilaren 6an, osteguna, 22:00etan, Aita Marin.