Maiatzaren 7ko herri galdeketarako gero eta gutxiago falta da. Horregatik bilera irekia antolatu du Ontziratuk datorren apirilaren 1erako, goizeko hamaiketan Alondegian.
Saharara egindako lau bidaietan parte hartu izan duten ikasle guztiekin mannequin challenge berezia egin nahi du Darahli elkarteak bere 10. urteurrenaren harira. Apirilaren 1ean egingo da, 12:00etan, Erribera kalean eta Kodradiako plazan.
Zumaiako Musika Bandak Udaberriko kontzertua emango du larunbatean, 19:30ean, Alondegiko Oxford aretoan. Jacob de Haan holandarraren obrak joko ditu.
Darahli elkarteak 10 urte beteko ditu aurten eta urte hauetan guztietan egindako lana erakusten duen Darahli, hamarkada bat lankidetza sustatzen izeneko erakusketa zabalduko da bihartik apirilaren 3a arte, Oxforden. Erakusketaz gain, beste haintzat ekintza izango dira: Martxoak 24. Hassanna Aalia Ni ere errefuxiatua naiz hitzaldia. 19:00etan Oxford aretoan. Martxoak 25. Ume jolasak eta tailerrak. 12:00etan, Kofradiako plazan. Martxoak 31. Darahli 10 urte: hautsitako denbora ikus-entzunezkoaren aurkezpena. 19:00etan, Oxford aretoan. Apirilak 1. Mannequin Challenge erraldoia. 12:00etan, Kofradiako plazan. Apirilak 2. Zukan Trio hirukotearekin, saharar musika bertsionatua. 12:30ean, Oxforden.
Zuzendaria: Kenneth Lonergan. Aktoreak: Casey Affleck, Michelle Williams, Kyle Chandler, Lucas Hedges. Iraupena: 135 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2016. Jatorrizko izenburua: 'Manchester by the Sea'.Lee Chandler iturgina da. Hirian bizi da, baina anaia hil zaiola jakitean, jaioterrita itzuli beharko du. Herri txiki bat da hura, eta han aurkituko du 16 urteko iloba, anaiak utzitako semea. Nerabearen ardura hartu beharko du. Leek aurre egin beharko die emaztea uztera eta herritik alde egitera bultzatu zuten arrazoiei. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean.