Martxoaren 22an Laburbira 2017 film laburren zikloa Zumaian izango dugu, Baleike kultur elkarteak eta Ostarrenak antolatuta. Saioa 22:00etan izango da, Aita Marin. Baleikeko bazkideek sarrera doan izango dute leihatilan bazkide txartela erakutsita. Besteontzako sarrera bi euroan izango da. Zortzi lan emango dira, bakoitza bestearekiko oso desberdina. Azken Saskia (Oier Fuentes) Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea) Ihesa (Alejandro Díaz Castaño) Elemakarrak (Ibon Iza) Jalgi (Eki Pagoaga) 280º (UDA films) EUSPOT lehiaketako spot onenak Hileta (Kepa Sojo)
-Martxoak 7, asteartea: 18:30ean, Oxford aretoan: Zumaiako emakumeak kirolean bideoaren aurkezpena. Dinamizatzailea: Ainhoa Azurmendi. -Martxoak 8, asteazkena: 11:30ean, Zumaiako ikastetxeekin jende-katea. Beheko plazan bukatuko da, bertsoekin eta adierazpena irakurriz. 20:00etan, elkarretaratzea, Saregileen plazan. -Martxoak 9, osteguna: 22:00etan, KOADERNOA ZURI antzerkia, Aita Marin, Hika teatroa. -Martxoak 14, asteartea: 18:30ean, Oxford aretoan, zaintza diagnostikoaren aurkezpena. “Nola zaintzen da Zumaian?”. -Martxoak 21, asteartea: 18:30ean, Mujeres inmigrantes y resistencias bideoaren aurkezpena, Malen Etxeak zuzenduta (azpitituluak euskaraz). -Martxoak 23 eta 30, osteguna: 22:00etan, Aita Mari zineman: ZINEGOAK zikloa. -Martxoak 25, larunbata: 18:00etan, ALU ALU antzerki foroa, Zumaiako Gaztegunean. Arremanitz elkarteak dinamizatuta.
Darahli elkarteak 10 urte beteko ditu aurten eta urte hauetan guztietan egindako lana erakusten duen Darahli, hamarkada bat lankidetza sustatzen izeneko erakusketa zabalduko da bihartik apirilaren 3a arte, Oxforden. Erakusketaz gain, beste haintzat ekintza izango dira: Martxoak 24. Hassanna Aalia Ni ere errefuxiatua naiz hitzaldia. 19:00etan Oxford aretoan. Martxoak 25. Ume jolasak eta tailerrak. 12:00etan, Kofradiako plazan. Martxoak 31. Darahli 10 urte: hautsitako denbora ikus-entzunezkoaren aurkezpena. 19:00etan, Oxford aretoan. Apirilak 1. Mannequin Challenge erraldoia. 12:00etan, Kofradiako plazan. Apirilak 2. Zukan Trio hirukotearekin, saharar musika bertsionatua. 12:30ean, Oxforden.