Gipuzkoako haur misiolariaren eguna egingo da larunbatean Zumaian, eguneko plan honekin. 10:30ean, harrera Maria eta Jose ikastetxean. 11:00etan, martxaren hasiera. Lehen tailerra: Jarraitu. 13:30ean, bazkari misiolaria. 14:30ean, haur misiolarien tailerrak: Zuhaitzen tailerra, Olagarruen tailerra, Jarrai tailerra. 16:30ean, otoitz tailerra: Jarrai niri. 17:00etan, Topaketaren amaiera eta oharrak.
Larunbata, martxoak 18, Zuhaitz eguna ospatuko da Zumaian Zerynthia Elkartearekin elkarlanean. Hau da egun honetako egitaraua: - 11:00, Algorri Interpretazio Zentroan elkartu eta "Zerynthia" tximeleten babeserako elkarteko kideen azalpenak jaso. - 11:30, Foronda jauregira oinez abiatu. Landaketa jauregiaren inguruan egingo da. - 12:00, Zumarren landaketa. Zumaian ikusi den eta oso urria den W-zuria tximeletaren bizi-zikloan zumarra ezinbestekoa da eta tximeleta honen babesa bermatzeko helburuarekin egingo da landaketa. - 13:00, Mokadutxoa. - 13:30, Ekintzaren amaiera. Oharra: Bakoitzak bere edaria ekartzea gomendatzen da, hondakinak murrizte aldera.
Sekula bakarkako erakusketarik egin ez duen arren, atzera begirako kutsuan datorren erakusketa proposatzen digu Nagore Etxabek. Protagonista bera denez, autoerretratuek ere garrantzia izango dute, era garbi nahiz abstraktuago batean. Arte Ederrak ikasten hasi zenetik, orain arteko lanak ikus daitezke bertan: marrazkiak, litografiak, grabatuak, argazkiak, pinturak, diseinuak eta baita ikus-entzunezko piezak ere. Erretratu eta retrospektiba bada. Martxoak 3-19 Egunero zabalik 18:00-20:00 ordutegian, larunbat eta jaiegunetan ere bai
-Martxoak 7, asteartea: 18:30ean, Oxford aretoan: Zumaiako emakumeak kirolean bideoaren aurkezpena. Dinamizatzailea: Ainhoa Azurmendi. -Martxoak 8, asteazkena: 11:30ean, Zumaiako ikastetxeekin jende-katea. Beheko plazan bukatuko da, bertsoekin eta adierazpena irakurriz. 20:00etan, elkarretaratzea, Saregileen plazan. -Martxoak 9, osteguna: 22:00etan, KOADERNOA ZURI antzerkia, Aita Marin, Hika teatroa. -Martxoak 14, asteartea: 18:30ean, Oxford aretoan, zaintza diagnostikoaren aurkezpena. “Nola zaintzen da Zumaian?”. -Martxoak 21, asteartea: 18:30ean, Mujeres inmigrantes y resistencias bideoaren aurkezpena, Malen Etxeak zuzenduta (azpitituluak euskaraz). -Martxoak 23 eta 30, osteguna: 22:00etan, Aita Mari zineman: ZINEGOAK zikloa. -Martxoak 25, larunbata: 18:00etan, ALU ALU antzerki foroa, Zumaiako Gaztegunean. Arremanitz elkarteak dinamizatuta.
Zuzendaria: Fernando Gonzalez-Molina. Aktoreak: Javier Botet, Marta Etura, Clin McFarlane. Iraupena: 129 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: Espainia-Alemania. Urtea: 2017.Dolores Redondo idazlearen izen bereko liburuan oinarrituta dago istorioa.Nafarroa du gertaleku. Baztan ibaiaren ertzean, nerabe baten gorpua agertuko da, eta aurreko hilabetean gertatutako hilketarekin lotura izan dezakeela uste dute. Amaia Salazar inspektoreak zuzenduko du ikerketa. Horretarako, bere jaioterrira itzuli beharko du: Elizondora. Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.