Osteguna, martxoak 16



18:00

Haurren garapenaren inguruko hitzaldia

Alondegia, Zumaia | hitzaldia

Zumaiako bi haurreskola publikoek, Udalaren laguntzarekin, “Haurren garapena pausoz pauso” izeneko solasaldia antolatu dute datorren ostegunerako. Hitzaldia Alondegiko Oxford aretoan izango da eta bertan, Feli Oregi 0-7 urte bitarteko haurren hazkuntza prozesuaren inguruan mintzatuko da.

Haurren garapenaren inguruko hitzaldia Alondegia

Zumaiako bi haurreskola publikoek, Udalaren laguntzarekin, “Haurren garapena pausoz pauso” izeneko solasaldia antolatu dute datorren ostegunerako.

Hitzaldia Alondegiko Oxford aretoan izango da eta bertan, Feli Oregi 0-7 urte bitarteko haurren hazkuntza prozesuaren inguruan mintzatuko da.


19:00

'Zer gertatzen ari da Brasilen?'

Gaztetxea, Zumaia | hitzaldia

"30 urte borrokak uztartzen" lemapean antolatu dituzte Askapena talde internazionalistaren aurtengo brigadak. Alde batetik, Askapenak berak 30 urte betetzen dituelako eta bestetik, ibilbide horretan milaka euskal herritarrek munduko txoko askotako borrokak lehen eskutik ezagutzearekin batera Euskal Herriko borrokak aditzera eman dituztelako.

'Zer gertatzen ari da Brasilen?' Gaztetxea

"30 urte borrokak uztartzen" lemapean antolatu dituzte Askapena talde internazionalistaren aurtengo brigadak. Alde batetik, Askapenak berak 30 urte betetzen dituelako eta bestetik, ibilbide horretan milaka euskal herritarrek munduko txoko askotako borrokak lehen eskutik ezagutzearekin batera Euskal Herriko borrokak aditzera eman dituztelako.


22:00

Zine forum: El tesoro (Comoara)

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

'El tesoro'Zuzendaria: Corneliu Porumboiu. Aktoreak: Toma Cuzin, Adrian Purcarescu, Corneliu Cozme. Iraupena: 85 minutu. Generoa: Komedia, drama. Herrialdea: Errumania. Urtea: 2015. Jatorrizko izenburua: 'Comoara'.Costi aita gazte bat da. Bukaresten bizi da. Egun batean, auzoak esango dio altxor bat dagoela lurperatuta lorategi batean. Costik ez dio sinetsiko, baina, laguntzearren, metal detektagailu bat alokatuko du. Bilaketa abentura bihurtuko zaio Costiri, eta etikaren inguruko lezio handia. Ostegunean, 22:00etan, Aita Marin.

Zine forum: El tesoro (Comoara) Aita Mari aretoa

'El tesoro'

Zuzendaria: Corneliu Porumboiu. Aktoreak: Toma Cuzin, Adrian Purcarescu, Corneliu Cozme. Iraupena: 85 minutu. Generoa: Komedia, drama. Herrialdea: Errumania. Urtea: 2015. Jatorrizko izenburua: 'Comoara'.

Costi aita gazte bat da. Bukaresten bizi da. Egun batean, auzoak esango dio altxor bat dagoela lurperatuta lorategi batean. Costik ez dio sinetsiko, baina, laguntzearren, metal detektagailu bat alokatuko du. Bilaketa abentura bihurtuko zaio Costiri, eta etikaren inguruko lezio handia.

Ostegunean, 22:00etan, Aita Marin.



18:00
20:00

Nagore Etxabe: Retr@spektiba

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Sekula bakarkako erakusketarik egin ez duen arren, atzera begirako kutsuan datorren erakusketa proposatzen digu Nagore Etxabek. Protagonista bera denez, autoerretratuek ere garrantzia izango dute, era garbi nahiz abstraktuago batean. Arte Ederrak ikasten hasi zenetik, orain arteko lanak ikus daitezke bertan: marrazkiak, litografiak, grabatuak, argazkiak, pinturak, diseinuak eta baita ikus-entzunezko piezak ere. Erretratu eta retrospektiba bada. Martxoak 3-19 Egunero zabalik 18:00-20:00 ordutegian, larunbat eta jaiegunetan ere bai

Nagore Etxabe: Retr@spektiba Oxford aretoa (Alondegia)

Sekula bakarkako erakusketarik egin ez duen arren, atzera begirako kutsuan datorren erakusketa proposatzen digu Nagore Etxabek. Protagonista bera denez, autoerretratuek ere garrantzia izango dute, era garbi nahiz abstraktuago batean. Arte Ederrak ikasten hasi zenetik, orain arteko lanak ikus daitezke bertan: marrazkiak, litografiak, grabatuak, argazkiak, pinturak, diseinuak eta baita ikus-entzunezko piezak ere.

Erretratu eta retrospektiba bada.

Martxoak 3-19

Egunero zabalik 18:00-20:00 ordutegian, larunbat eta jaiegunetan ere bai



18:30
19:30

Hilabete morea: egitaraua

Zumaia, Zumaia | Bestelakoak

-Martxoak 7, asteartea: 18:30ean, Oxford aretoan: Zumaiako emakumeak kirolean bideoaren aurkezpena. Dinamizatzailea: Ainhoa Azurmendi. -Martxoak 8, asteazkena: 11:30ean, Zumaiako ikastetxeekin jende-katea. Beheko plazan bukatuko da, bertsoekin eta adierazpena irakurriz. 20:00etan, elkarretaratzea, Saregileen plazan. -Martxoak 9, osteguna: 22:00etan, KOADERNOA ZURI antzerkia, Aita Marin, Hika teatroa. -Martxoak 14, asteartea: 18:30ean, Oxford aretoan, zaintza diagnostikoaren aurkezpena. “Nola zaintzen da Zumaian?”. -Martxoak 21, asteartea: 18:30ean, Mujeres inmigrantes y resistencias bideoaren aurkezpena, Malen Etxeak zuzenduta (azpitituluak euskaraz). -Martxoak 23 eta 30, osteguna: 22:00etan, Aita Mari zineman: ZINEGOAK zikloa. -Martxoak 25, larunbata: 18:00etan, ALU ALU antzerki foroa, Zumaiako Gaztegunean. Arremanitz elkarteak dinamizatuta.

Hilabete morea: egitaraua Zumaia

-Martxoak 7, asteartea:

18:30ean, Oxford aretoan: Zumaiako emakumeak kirolean bideoaren aurkezpena. Dinamizatzailea: Ainhoa Azurmendi.

-Martxoak 8, asteazkena:

11:30ean, Zumaiako ikastetxeekin jende-katea. Beheko plazan bukatuko da, bertsoekin eta adierazpena irakurriz.

20:00etan, elkarretaratzea, Saregileen plazan.

-Martxoak 9, osteguna:

22:00etan, KOADERNOA ZURI antzerkia, Aita Marin, Hika teatroa.

-Martxoak 14, asteartea:

18:30ean, Oxford aretoan, zaintza diagnostikoaren aurkezpena. “Nola zaintzen da Zumaian?”.

-Martxoak 21, asteartea:

18:30ean, Mujeres inmigrantes y resistencias bideoaren aurkezpena, Malen Etxeak zuzenduta (azpitituluak euskaraz).

-Martxoak 23 eta 30, osteguna:

22:00etan, Aita Mari zineman: ZINEGOAK zikloa.

-Martxoak 25, larunbata:

18:00etan, ALU ALU antzerki foroa, Zumaiako Gaztegunean. Arremanitz elkarteak dinamizatuta.