Sekula bakarkako erakusketarik egin ez duen arren, atzera begirako kutsuan datorren erakusketa proposatzen digu Nagore Etxabek. Protagonista bera denez, autoerretratuek ere garrantzia izango dute, era garbi nahiz abstraktuago batean. Arte Ederrak ikasten hasi zenetik, orain arteko lanak ikus daitezke bertan: marrazkiak, litografiak, grabatuak, argazkiak, pinturak, diseinuak eta baita ikus-entzunezko piezak ere. Erretratu eta retrospektiba bada. Martxoak 3-19 Egunero zabalik 18:00-20:00 ordutegian, larunbat eta jaiegunetan ere bai
-Martxoak 7, asteartea: 18:30ean, Oxford aretoan: Zumaiako emakumeak kirolean bideoaren aurkezpena. Dinamizatzailea: Ainhoa Azurmendi. -Martxoak 8, asteazkena: 11:30ean, Zumaiako ikastetxeekin jende-katea. Beheko plazan bukatuko da, bertsoekin eta adierazpena irakurriz. 20:00etan, elkarretaratzea, Saregileen plazan. -Martxoak 9, osteguna: 22:00etan, KOADERNOA ZURI antzerkia, Aita Marin, Hika teatroa. -Martxoak 14, asteartea: 18:30ean, Oxford aretoan, zaintza diagnostikoaren aurkezpena. “Nola zaintzen da Zumaian?”. -Martxoak 21, asteartea: 18:30ean, Mujeres inmigrantes y resistencias bideoaren aurkezpena, Malen Etxeak zuzenduta (azpitituluak euskaraz). -Martxoak 23 eta 30, osteguna: 22:00etan, Aita Mari zineman: ZINEGOAK zikloa. -Martxoak 25, larunbata: 18:00etan, ALU ALU antzerki foroa, Zumaiako Gaztegunean. Arremanitz elkarteak dinamizatuta.
Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna), 19:30ean.