Osteguna, martxoak 9



22:00

Koadernoa zuri

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Hilabete moreko egitarauaren baitan, ostegunean, hilaren 9an, 22:00etan, Aita Marin, Hika Teatroaren Koadernoa zuri antzezlana izango da. Sinopsia  Begoña eta Arrate ahizpak dira. Ama hil berri dute eta hogeita bost urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizitza hankartetik zihoakiola konturatu zenean. Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Lanbidez, familia medikua da eta itxura batean, zoriontsu bizi da. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Bi ahizpak aurrez aurre elkartzean elkarri kontuak eskatzen hasiko dira. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen. Egileak: Arantxa Iturbe, Agurtzane IntxaurragaAne Sextonen olerkiaren itzulpena: Harkaitz Cano (Susa Argitaletxea)Antzezleak:Itziar Ituño: ArrateMiren Gojenola: Begoña / Gaixoa 1 / Gaixoa 2Agurtzane Intxaurraga: Ama / Brijida / ManipulatzaileaZuzendaria: Agurtzane Intxaurraga

Koadernoa zuri Aita Mari aretoa

Hilabete moreko egitarauaren baitan, ostegunean, hilaren 9an, 22:00etan, Aita Marin, Hika Teatroaren Koadernoa zuri antzezlana izango da.

Sinopsia 

Begoña eta Arrate ahizpak dira. Ama hil berri dute eta hogeita bost urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean.

Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizitza hankartetik zihoakiola konturatu zenean.

Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Lanbidez, familia medikua da eta itxura batean, zoriontsu bizi da. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.

Bi ahizpak aurrez aurre elkartzean elkarri kontuak eskatzen hasiko dira. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen.

Egileak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
Ane Sextonen olerkiaren itzulpena: Harkaitz Cano (Susa Argitaletxea)
Antzezleak:
Itziar Ituño: Arrate
Miren Gojenola: Begoña / Gaixoa 1 / Gaixoa 2
Agurtzane Intxaurraga: Ama / Brijida / Manipulatzailea
Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga



18:00
20:00

Nagore Etxabe: Retr@spektiba

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Sekula bakarkako erakusketarik egin ez duen arren, atzera begirako kutsuan datorren erakusketa proposatzen digu Nagore Etxabek. Protagonista bera denez, autoerretratuek ere garrantzia izango dute, era garbi nahiz abstraktuago batean. Arte Ederrak ikasten hasi zenetik, orain arteko lanak ikus daitezke bertan: marrazkiak, litografiak, grabatuak, argazkiak, pinturak, diseinuak eta baita ikus-entzunezko piezak ere. Erretratu eta retrospektiba bada. Martxoak 3-19 Egunero zabalik 18:00-20:00 ordutegian, larunbat eta jaiegunetan ere bai

Nagore Etxabe: Retr@spektiba Oxford aretoa (Alondegia)

Sekula bakarkako erakusketarik egin ez duen arren, atzera begirako kutsuan datorren erakusketa proposatzen digu Nagore Etxabek. Protagonista bera denez, autoerretratuek ere garrantzia izango dute, era garbi nahiz abstraktuago batean. Arte Ederrak ikasten hasi zenetik, orain arteko lanak ikus daitezke bertan: marrazkiak, litografiak, grabatuak, argazkiak, pinturak, diseinuak eta baita ikus-entzunezko piezak ere.

Erretratu eta retrospektiba bada.

Martxoak 3-19

Egunero zabalik 18:00-20:00 ordutegian, larunbat eta jaiegunetan ere bai



18:30
19:30

Hilabete morea: egitaraua

Zumaia, Zumaia | Bestelakoak

-Martxoak 7, asteartea: 18:30ean, Oxford aretoan: Zumaiako emakumeak kirolean bideoaren aurkezpena. Dinamizatzailea: Ainhoa Azurmendi. -Martxoak 8, asteazkena: 11:30ean, Zumaiako ikastetxeekin jende-katea. Beheko plazan bukatuko da, bertsoekin eta adierazpena irakurriz. 20:00etan, elkarretaratzea, Saregileen plazan. -Martxoak 9, osteguna: 22:00etan, KOADERNOA ZURI antzerkia, Aita Marin, Hika teatroa. -Martxoak 14, asteartea: 18:30ean, Oxford aretoan, zaintza diagnostikoaren aurkezpena. “Nola zaintzen da Zumaian?”. -Martxoak 21, asteartea: 18:30ean, Mujeres inmigrantes y resistencias bideoaren aurkezpena, Malen Etxeak zuzenduta (azpitituluak euskaraz). -Martxoak 23 eta 30, osteguna: 22:00etan, Aita Mari zineman: ZINEGOAK zikloa. -Martxoak 25, larunbata: 18:00etan, ALU ALU antzerki foroa, Zumaiako Gaztegunean. Arremanitz elkarteak dinamizatuta.

Hilabete morea: egitaraua Zumaia

-Martxoak 7, asteartea:

18:30ean, Oxford aretoan: Zumaiako emakumeak kirolean bideoaren aurkezpena. Dinamizatzailea: Ainhoa Azurmendi.

-Martxoak 8, asteazkena:

11:30ean, Zumaiako ikastetxeekin jende-katea. Beheko plazan bukatuko da, bertsoekin eta adierazpena irakurriz.

20:00etan, elkarretaratzea, Saregileen plazan.

-Martxoak 9, osteguna:

22:00etan, KOADERNOA ZURI antzerkia, Aita Marin, Hika teatroa.

-Martxoak 14, asteartea:

18:30ean, Oxford aretoan, zaintza diagnostikoaren aurkezpena. “Nola zaintzen da Zumaian?”.

-Martxoak 21, asteartea:

18:30ean, Mujeres inmigrantes y resistencias bideoaren aurkezpena, Malen Etxeak zuzenduta (azpitituluak euskaraz).

-Martxoak 23 eta 30, osteguna:

22:00etan, Aita Mari zineman: ZINEGOAK zikloa.

-Martxoak 25, larunbata:

18:00etan, ALU ALU antzerki foroa, Zumaiako Gaztegunean. Arremanitz elkarteak dinamizatuta.