Igandea, otsailak 26



16:30

Oker (euskaraz)

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Igandean, 16:30ean. Sinopsia: Benetako istorio batean oinarritutako filma da. Warrnambool izeneko herrixkako kostaldetik oso gertu, garai batean munduko milaka eta milaka pinguino txikiren bizileku zen Middle Island erreserba dago. Azeriek uharteraino doan sakonera txikiko ubidea zeharkatzen ikasi zutenetik, ordea, pinguino-kopurua izugarri gutxitu da. Eta kopurua hamarretik beherakoa izatera iristen bada, Emily Marsh parkezainak lanpostua galduko du.  Gai horrekin oso kezkatuta dago aita, oiloak hazten dituen Swampy Marsh baserritarra. Lehen, emazteak zaintzen zuen erreserba, baina hildakoan, Emilyk hartu zuen haren lekukoa. Swampy, aldiz, baserrian bakartu zen. Emilyren bederatzi urteko alaba Oliviari esker mantentzen da familia batuta. Eta horren guztiaren erdigunean Oker dago, Swampyren Maremma arrazako artzain-txakur bihurria. Parkeak ateak ixten baditu, Emilyren asmoa Olivia hartu eta Bradley turismo-agente amerikarrarekin batera beste nonbaitera bizitzera joatea da. Beraz, alaba ez ezik, biloba ere galtzeko arriskua du Swampyk.  Irtenbidea Swampyk uhartetik zauritutako pinguino bat salbatzearekin etorri da. Izan ere, orduan ikusi du Swampyk, harrituta, zein trebea den Oker pinguinoak zaintzen, oiloekin ezin okerrago moldatuagatik ere. Pinguinoen azken zenbaketarako bi aste falta direla, Swampyk eta Oliviak ideia ero bat izan dute: nondik aterako den jakin ezin den Oker bihurria trebatzea, pinguinoak gorde ditzan eta, hartara, erreserba itxi ez dezaten.  FitxaJatorrizko izenburua: OddballKalifikazioa: Publiko guztientzako egokia Iraupena: 95 minutuHerrialdea: Australia Generoa: Komedia Zuzendaria: Stuart McDonald Gidoilaria: Peter Ivan Ekoizlea: Frank Dunphy Argazki zuzendaria: Damian Wyvill Musika: Cezary Skubiszewski Aktoreak: Alan Tudyk, Sarah Snook, Deborah MailmanWebgunea: oddballthemovie.com.au

Oker (euskaraz) Aita Mari aretoa

Igandean, 16:30ean.

Sinopsia:

Benetako istorio batean oinarritutako filma da. Warrnambool izeneko herrixkako kostaldetik oso gertu, garai batean munduko milaka eta milaka pinguino txikiren bizileku zen Middle Island erreserba dago. Azeriek uharteraino doan sakonera txikiko ubidea zeharkatzen ikasi zutenetik, ordea, pinguino-kopurua izugarri gutxitu da. Eta kopurua hamarretik beherakoa izatera iristen bada, Emily Marsh parkezainak lanpostua galduko du. 

Gai horrekin oso kezkatuta dago aita, oiloak hazten dituen Swampy Marsh baserritarra. Lehen, emazteak zaintzen zuen erreserba, baina hildakoan, Emilyk hartu zuen haren lekukoa. Swampy, aldiz, baserrian bakartu zen. Emilyren bederatzi urteko alaba Oliviari esker mantentzen da familia batuta. Eta horren guztiaren erdigunean Oker dago, Swampyren Maremma arrazako artzain-txakur bihurria. Parkeak ateak ixten baditu, Emilyren asmoa Olivia hartu eta Bradley turismo-agente amerikarrarekin batera beste nonbaitera bizitzera joatea da. Beraz, alaba ez ezik, biloba ere galtzeko arriskua du Swampyk. 

Irtenbidea Swampyk uhartetik zauritutako pinguino bat salbatzearekin etorri da. Izan ere, orduan ikusi du Swampyk, harrituta, zein trebea den Oker pinguinoak zaintzen, oiloekin ezin okerrago moldatuagatik ere. Pinguinoen azken zenbaketarako bi aste falta direla, Swampyk eta Oliviak ideia ero bat izan dute: nondik aterako den jakin ezin den Oker bihurria trebatzea, pinguinoak gorde ditzan eta, hartara, erreserba itxi ez dezaten. 

Fitxa
Jatorrizko izenburua: Oddball
Kalifikazioa: Publiko guztientzako egokia 
Iraupena: 95 minutu
Herrialdea: Australia 
Generoa: Komedia 
Zuzendaria: Stuart McDonald 
Gidoilaria: Peter Ivan 
Ekoizlea: Frank Dunphy 
Argazki zuzendaria: Damian Wyvill 
Musika: Cezary Skubiszewski 
Aktoreak: Alan Tudyk, Sarah Snook, Deborah Mailman
Webgunea: oddballthemovie.com.au



17:00
21:00

Zumaiako Inauteriak 2017

Zumaia, Zumaia | Jaiak

Otsailak 26, ostirala Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa. 17:00 Ludotekako haurrentzat inauteri festa Ludotekan. 18:30 Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauteritako kalejira: Euskal Inauteriak. Otsailak 25, larunbata 12:00 The Joselontxos txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar. 17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan, inauteritako mozorro festa. 17:30 Herriko kaleetan zehar kalejira The Joselontxos txarangarekin. Eta plazan, txokolatea banatuko da mozorrotuen artean. 18:30-21:00 Oxford aretoan Argazki Txokoa. 22:30-01:30 Kofradian disko-festa mozorrotua. Otsailak 26, igandea 16:30 Aita Marin zinea: Oker (euskaraz). Otsailak 27, astelehena 15:00 eta 17:30 Maria eta Jose aretoan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Tipi-tapa, Korrika! 18:00 Ludotekan LH 4-6 bitarteko haurrentzat inauteri festa (irekia). Mozorro lehiaketak Larunbatean bi lehiaketa egingo dira. HAUR LEHIAKETA: 18:00 Eusebio Gurrutxaga plazan. Lau sari: banakoei eta taldeei bana, 0-8 urte eta 9-16 urte bitarteko adin tarteetan. Izen-ematea, 17:00 plazan bertan. • Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada izen-ematean ekarriko da. HELDU ETA GAZTEEN MOZORRO LEHIAKETA ETA ARGAZKI TXOKOA Argazki Txokoa Oxford aretoan: 18:30-21:00. Sariak: Larunbateko mozorro onenak: bikotea edo banakakoa 80 € / taldea 120 €. Argazki Txokoan herritarren botazioko sariak: bikotea edo banakakoa 80 € / taldea 120 €.

Zumaiako Inauteriak 2017 Zumaia

Otsailak 26, ostirala

  1. Arratsaldean, herriko ikastetxeetako haurren inauteri festa.
  2. 17:00 Ludotekako haurrentzat inauteri festa Ludotekan.
  3. 18:30 Musika Eskola eta ZUMB-Musika bandaren inauteritako kalejira: Euskal Inauteriak.

Otsailak 25, larunbata

  1. 12:00 The Joselontxos txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar.
  2. 17:00 Eusebio Gurrutxaga plazan, inauteritako mozorro festa.
  3. 17:30 Herriko kaleetan zehar kalejira The Joselontxos txarangarekin.
  4. Eta plazan, txokolatea banatuko da mozorrotuen artean.
  5. 18:30-21:00 Oxford aretoan Argazki Txokoa.
  6. 22:30-01:30 Kofradian disko-festa mozorrotua.

Otsailak 26, igandea

  1. 16:30 Aita Marin zinea: Oker (euskaraz).

Otsailak 27, astelehena

  1. 15:00 eta 17:30 Maria eta Jose aretoan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Tipi-tapa, Korrika!
  2. 18:00 Ludotekan LH 4-6 bitarteko haurrentzat inauteri festa (irekia).

Mozorro lehiaketak

Larunbatean bi lehiaketa egingo dira.

  1. HAUR LEHIAKETA: 18:00 Eusebio Gurrutxaga plazan. Lau sari: banakoei eta taldeei bana, 0-8 urte eta 9-16 urte bitarteko adin tarteetan. Izen-ematea, 17:00 plazan bertan.
  2. • Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada izen-ematean ekarriko da.
  3. HELDU ETA GAZTEEN MOZORRO LEHIAKETA ETA ARGAZKI TXOKOA
  4. Argazki Txokoa Oxford aretoan: 18:30-21:00.
  5. Sariak:
  6. Larunbateko mozorro onenak: bikotea edo banakakoa 80 € / taldea 120 €.
  7. Argazki Txokoan herritarren botazioko sariak: bikotea edo banakakoa 80 € / taldea 120 €.