Apirilak 19, ostirala


20:00

Masustondoaren patioa

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Vaiven antzerki konpainiaren Masustondoen patioa antzezlana izango da apirilaren 19an, 20:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) izango dira salgai Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.

Masustondoaren patioa Aita Mari aretoa

Vaiven antzerki konpainiaren Masustondoen patioa antzezlana izango da apirilaren 19an, 20:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) izango dira salgai Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.


Apirilak 21, igandea


17:00

'Un rey supermono'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendariak: Dick Zondag, Ralph Zondag. Generoa: animazioa. Urtea: 2023. Herrialdea: Estatu Batuak. Shimmyk, bere super-heroi ahalmenak aurkitu berri dituen tximu batek, bere trebetasun eraldatzaile apartak kontrolatzen ikasten du, eta deabruzko indar ahaltsuek unibertsoa kaosean sar dezaten eragozten. Apirilaren 21ean, 17:00etan, Aita Marin.

'Un rey supermono' Aita Mari aretoa

Zuzendariak: Dick Zondag, Ralph Zondag. Generoa: animazioa. Urtea: 2023. Herrialdea: Estatu Batuak.

Shimmyk, bere super-heroi ahalmenak aurkitu berri dituen tximu batek, bere trebetasun eraldatzaile apartak kontrolatzen ikasten du, eta deabruzko indar ahaltsuek unibertsoa kaosean sar dezaten eragozten.

Apirilaren 21ean, 17:00etan, Aita Marin.


Apirilak 23, asteartea


17:30
18:00

'Berdin eta desberdin mila ipuin'

Liburutegia, Zumaia | Ipuin kontaketa

Badut taldearen Berdin eta desberdin mila ipuin ipuin kontaketa saioa izango da apirilaren 23an, 17:30ean, Haur liburutegian. 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da.

'Berdin eta desberdin mila ipuin' Liburutegia

Badut taldearen Berdin eta desberdin mila ipuin ipuin kontaketa saioa izango da apirilaren 23an, 17:30ean, Haur liburutegian. 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da.


18:00

'Nerabeak eta osasun mentala'

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Hitzaldia

Nerabeen osasun mentalaz ariko da Estibaliz Ansotegi. Izen-ematea: apirilak 1-21.brankaharrera@zumaia.eus

'Nerabeak eta osasun mentala' Oxford aretoa (Alondegia)

Nerabeen osasun mentalaz ariko da Estibaliz Ansotegi.

Izen-ematea: apirilak 1-21.
brankaharrera@zumaia.eus


Apirilak 24, asteazkena


18:00

Tomatearen tailerra Zumaiako Baratze Parkean

Baratze parkea, Zumaia | Tailerra

Tomatearen tailerra egingo da apirilaren 24an, 18:00etatik 19:30era, Zumaiako Baratze Parkean. Tomate landareak oparituko dizkiete bertaratzen direnei.

Tomatearen tailerra Zumaiako Baratze Parkean Baratze parkea

Tomatearen tailerra egingo da apirilaren 24an, 18:00etatik 19:30era, Zumaiako Baratze Parkean. Tomate landareak oparituko dizkiete bertaratzen direnei.


19:00

'Eskuz esku. LAB zabaltzen' dokumentalaren eskualdeko aurkezpena

Aita Mari aretoa, Zumaia | Proiekzioa

'Eskuz esku. LAB zabaltzen' dokumentalaren eskualdeko aurkezpena Aita Mari aretoa

Apirilak 25, osteguna


19:00

Zine forum: 'Robot dreams'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Pablo Berger. Generoa: animazioa. Urtea: 2023. Herrialdea: Euskal Herria. Sara Varonen eleberri grafiko ezagunean oinarritua. Dog Manhattanen bizi den txakur bakarti bat da. Egun batean robot bat eraikitzea erabakiko du, laguna izan dadin. Bere adiskidetasuna hazi egiten da, banaezin bihurtzeraino, 1980ko hamarkadako New Yorkeko erritmoan. Udako gau batean, Dog, pena handiz, robota hondartzan uztera behartuta dago. Apirilaren 25ean, 19:00etan, Aita Marin.  

Zine forum: 'Robot dreams' Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Pablo Berger. Generoa: animazioa. Urtea: 2023. Herrialdea: Euskal Herria.

Sara Varonen eleberri grafiko ezagunean oinarritua. Dog Manhattanen bizi den txakur bakarti bat da. Egun batean robot bat eraikitzea erabakiko du, laguna izan dadin. Bere adiskidetasuna hazi egiten da, banaezin bihurtzeraino, 1980ko hamarkadako New Yorkeko erritmoan. Udako gau batean, Dog, pena handiz, robota hondartzan uztera behartuta dago.

Apirilaren 25ean, 19:00etan, Aita Marin.

 


Apirilak 28, igandea


17:00

'Dragonkeeper. Dragoien zaindaria'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Salvador Simó Busom, Jianping Li. Generoa: animazioa. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia. Garai ilunak dira Txina inperialean. Dragoiak, antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak zirenak, urteetan zehar jazarriak izan dira eta ziegetan giltzapetuak. Mendietako gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta harekin bat egiten du altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean: Herensugearen azken arrautza, hilezkortasuna lortzeko bere ahalmen magikoa ustiatu nahi duen azti gaizto batek lapurtua. Carole Wilkins australiarraren izen bereko literatura-sagako sei eleberrietako lehenengoaren egokitzapena. Apirilaren 28an, 17:00etan, Aita Marin. Euskaraz.

'Dragonkeeper. Dragoien zaindaria' Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Salvador Simó Busom, Jianping Li. Generoa: animazioa. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia.

Garai ilunak dira Txina inperialean. Dragoiak, antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak zirenak, urteetan zehar jazarriak izan dira eta ziegetan giltzapetuak. Mendietako gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta harekin bat egiten du altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean: Herensugearen azken arrautza, hilezkortasuna lortzeko bere ahalmen magikoa ustiatu nahi duen azti gaizto batek lapurtua. Carole Wilkins australiarraren izen bereko literatura-sagako sei eleberrietako lehenengoaren egokitzapena.

Apirilaren 28an, 17:00etan, Aita Marin. Euskaraz.


Maiatzak 3, ostirala


19:00

Padel txapelketa antolatzeko informazio bilera

Lubaki kiroldegia, Zumaia | Bilera

Padel txapelketa antolatzeko informazio bilera egingo da maiatzaren 3an, ostirala, Lubaki kiroldegian. Bilera 19:00etan izango da.

Padel txapelketa antolatzeko informazio bilera Lubaki kiroldegia

Padel txapelketa antolatzeko informazio bilera egingo da maiatzaren 3an, ostirala, Lubaki kiroldegian. Bilera 19:00etan izango da.


Maiatzak 4, larunbata


16:00

Maiatza Dantzan: DJ ikastaroa eta saioa

Alondegia, Zumaia | Ikastaroa

Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, DJ ikastaroa eta saioa izango dira. Izen-ematea, doan, helbide hauetara idatzita: info@dantz.eu / kulturetxea@zumaia.eus 

Maiatza Dantzan: DJ ikastaroa eta saioa Alondegia eta Kofradia

Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, DJ ikastaroa eta saioa izango dira. Izen-ematea, doan, helbide hauetara idatzita: info@dantz.eu / kulturetxea@zumaia.eus 


Maiatzak 9, osteguna


19:00

Zine forum: 'Desconocidos'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Andrew Haigh. Aktoreak: Andrew Scott, Paul Mescal. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Erresuma Batua. Gau batean, gaur egungo Londresko dorre ia hutsean, Adamek ustekabeko topaketa bat izango du auzoko misteriotsu batekin, Harryrekin, zeinak hankaz gora jartzen baitu bere eguneroko bizitzaren erritmoa. Haien artean harreman bat sortu ahala, Adam iraganeko oroitzapenek kezkatzen dute, eta jaioterrira eta haurtzaroko etxera itzultzen da. Maiatzaren 9an, 19:00etan, Aita Marin.

Zine forum: 'Desconocidos' Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Andrew Haigh. Aktoreak: Andrew Scott, Paul Mescal. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Erresuma Batua.

Gau batean, gaur egungo Londresko dorre ia hutsean, Adamek ustekabeko topaketa bat izango du auzoko misteriotsu batekin, Harryrekin, zeinak hankaz gora jartzen baitu bere eguneroko bizitzaren erritmoa. Haien artean harreman bat sortu ahala, Adam iraganeko oroitzapenek kezkatzen dute, eta jaioterrira eta haurtzaroko etxera itzultzen da.

Maiatzaren 9an, 19:00etan, Aita Marin.


Maiatzak 12, igandea


09:00

Kaleko pintura lehiaketa

Zumaia, Zumaia | Lehiaketa

Maiatzaren 12an, igandean, egingo da Zumaiako kaleko pintura lehiaketa. Goizez arituko dira parte hartzaileak margotzen, eta arratsaldez egingo da sari banaketa ekitaldia, Oxforden.

Kaleko pintura lehiaketa Zumaia

Maiatzaren 12an, igandean, egingo da Zumaiako kaleko pintura lehiaketa. Goizez arituko dira parte hartzaileak margotzen, eta arratsaldez egingo da sari banaketa ekitaldia, Oxforden.


Maiatzak 14, asteartea


18:00

Irakurri matte: W.G. Sebalden 'Austerlitz'

Alondegia, Zumaia | Solasaldia

Uxue Alberdik gidatzen duen Zumaiako irakurle taldeak W.G. Sebalden Austerlitz liburuaren inguruan jardungo du maiatzaren 14an, asteartea, 18:00etatik aurrera, Alondegiko Moila gelan. Idoia Santamaria itzultzailea izango da bertan.

Irakurri matte: W.G. Sebalden 'Austerlitz' Alondegia

Uxue Alberdik gidatzen duen Zumaiako irakurle taldeak W.G. Sebalden Austerlitz liburuaren inguruan jardungo du maiatzaren 14an, asteartea, 18:00etatik aurrera, Alondegiko Moila gelan. Idoia Santamaria itzultzailea izango da bertan.


Maiatzak 17, ostirala


20:00

Esnearen kolorekoa

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Tanttaka konpainiaren Esnearen kolorekoa antzezlana izango da Zumaian maiatzaren 17an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) izango dira salgai Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.

Esnearen kolorekoa Aita Mari aretoa

Tanttaka konpainiaren Esnearen kolorekoa antzezlana izango da Zumaian maiatzaren 17an, 20:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) izango dira salgai Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.


Maiatzak 19, igandea


12:00

Ali Baba eta 40 lapurrak

Aita Mari aretoa, Zumaia | Antzerkia

Ali Baba eta 40 lapurrak haur antzerkia izango da maiatzaren 19a, igandea, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez salgai izango dira Turismo Bulegoan eta sarrerakzumaia.eus webgunean.

Ali Baba eta 40 lapurrak Aita Mari aretoa

Ali Baba eta 40 lapurrak haur antzerkia izango da maiatzaren 19a, igandea, eguerdiko 12:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak aurrez salgai izango dira Turismo Bulegoan eta sarrerakzumaia.eus webgunean.


Maiatzak 23, osteguna


19:00

Zine forum: 'Yo capitán'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Matteo Garrone. Aktoreak: Seydou Sarr, Moustapha Fall. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Italia.  Seydou eta Moussa Dakar utzi duten bi gazte dira Europarako bidean. Odisea garaikidea basamortuko arriskuetan, Libiako atxilotze-zentroetako izugarrikerietan eta itsasoko arriskuetan zehar. Maiatzaren 23an, 19:00etan, Aita Marin.

Zine forum: 'Yo capitán' Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Matteo Garrone. Aktoreak: Seydou Sarr, Moustapha Fall. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Italia. 

Seydou eta Moussa Dakar utzi duten bi gazte dira Europarako bidean. Odisea garaikidea basamortuko arriskuetan, Libiako atxilotze-zentroetako izugarrikerietan eta itsasoko arriskuetan zehar.

Maiatzaren 23an, 19:00etan, Aita Marin.


Maiatzak 24, ostirala


20:00

Algaraka bakarrizketa lehiaketa

Aita Mari aretoa, Zumaia | Bakarrizketak

Algaraka bakarrizketa lehiaketa egingo da maiatzaren 24an, ostirala, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan.

Algaraka bakarrizketa lehiaketa Aita Mari aretoa

Algaraka bakarrizketa lehiaketa egingo da maiatzaren 24an, ostirala, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan.


Ekainak 4, asteartea


18:00

Irakurri matte: Xabier Mendigurenen 'Oso latza izan da'

Alondegia, Zumaia | Solasaldia

Uxue Alberdik gidatzen duen Zumaiako irakurle taldeak Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuaz jardungo du ekainaren 4an, asteartea, 18:00etan Alondegiko Moila gelan.

Irakurri matte: Xabier Mendigurenen 'Oso latza izan da' Alondegia

Uxue Alberdik gidatzen duen Zumaiako irakurle taldeak Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuaz jardungo du ekainaren 4an, asteartea, 18:00etan Alondegiko Moila gelan.


Ekainak 6, osteguna


19:00

Zine forum: 'La quimera'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Alice Rohrwacher. Aktoreak: Josh O'Connor, Carol Duarte. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Italia.  Denok dugu ameskeria bat, egin nahi duguna, eduki nahi duguna, baina inoiz aurkitzen ez duguna. Tombaroli-ren bandarentzat, antzinako hilobi eta aztarnategi arkeologikoen lapurrentzat, ameskeria da lan egiteari uztea eta aberastea ahaleginik egin gabe. Arthurentzat, ameskeriak Benjaminaren antza du, galdu zuen emakumearena. Aurkituz gero, Arthurrek ikusezinari aurre egingo dio, nonahi arakatuko du, lurrean sartuko da, mitoek hitz egiten duten Haraindira daraman atea aurkitzeko erabakia hartuz. Bizien eta hildakoen, baso eta hirien, festa eta bakardadeen arteko ibilbide ausartan, pertsonaien patuak gurutzatu egiten dira, denak beren ameskeriaren bila. Ekainaren 6an, 19:00etan, Aita Marin.

Zine forum: 'La quimera' Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Alice Rohrwacher. Aktoreak: Josh O'Connor, Carol Duarte. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Italia. 

Denok dugu ameskeria bat, egin nahi duguna, eduki nahi duguna, baina inoiz aurkitzen ez duguna. Tombaroli-ren bandarentzat, antzinako hilobi eta aztarnategi arkeologikoen lapurrentzat, ameskeria da lan egiteari uztea eta aberastea ahaleginik egin gabe. Arthurentzat, ameskeriak Benjaminaren antza du, galdu zuen emakumearena. Aurkituz gero, Arthurrek ikusezinari aurre egingo dio, nonahi arakatuko du, lurrean sartuko da, mitoek hitz egiten duten Haraindira daraman atea aurkitzeko erabakia hartuz. Bizien eta hildakoen, baso eta hirien, festa eta bakardadeen arteko ibilbide ausartan, pertsonaien patuak gurutzatu egiten dira, denak beren ameskeriaren bila.

Ekainaren 6an, 19:00etan, Aita Marin.


Apirilak 11, osteguna


18:00
20:00

Fototeka: Zumaiako Argazki Zaharrak

Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia | Erakusketa

Zumaiako Fototeka elikatzeko 2023an egin zen deialdian jaso ziren argazkiez osatutako erakusketa izango da apirilaren 11tik 23ra Alondegiko Oxford aretoan.  Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Fototeka: Zumaiako Argazki Zaharrak Oxford aretoa (Alondegia)

Zumaiako Fototeka elikatzeko 2023an egin zen deialdian jaso ziren argazkiez osatutako erakusketa izango da apirilaren 11tik 23ra Alondegiko Oxford aretoan. 

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.


Apirilak 20, larunbata


19:30
21:10

'Pequeñas cartas indiscretas'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: Thea Sharrock. Aktoreak: Olivia Colman, Jessie Buckley. Generoa: Komedia. Urtea: 2023. Herrialdea: Erresuma Batua. 20ko hamarkada. Littlehampton kostaldeko hirian, Edith Swan debotoa eta herriko beste biztanle batzuk eskandaluzko gutunak jasotzen hasi ziren, hizkera xelebre bezain lizunez idatziak. Berehala, Rose Goodingek, auzokide oldartsu batek, bere askatasuna eta alabaren zaintza arriskuan ikusten ditu salaketa horien ondorioz. Gutunek herritarrak hondatzen jarraitzen duten bitartean, Gladys Moss polizia-agenteak lanean jarriko du bere burua misterioa argitzeko eta nahaste-borraste honen benetako erruduna harrapatzeko. Apirilaren 20, 21 eta 22an, 19:30ean, Aita Marin.

'Pequeñas cartas indiscretas' Aita Mari aretoa

Zuzendaria: Thea Sharrock. Aktoreak: Olivia Colman, Jessie Buckley. Generoa: Komedia. Urtea: 2023. Herrialdea: Erresuma Batua.

20ko hamarkada. Littlehampton kostaldeko hirian, Edith Swan debotoa eta herriko beste biztanle batzuk eskandaluzko gutunak jasotzen hasi ziren, hizkera xelebre bezain lizunez idatziak. Berehala, Rose Goodingek, auzokide oldartsu batek, bere askatasuna eta alabaren zaintza arriskuan ikusten ditu salaketa horien ondorioz. Gutunek herritarrak hondatzen jarraitzen duten bitartean, Gladys Moss polizia-agenteak lanean jarriko du bere burua misterioa argitzeko eta nahaste-borraste honen benetako erruduna harrapatzeko.

Apirilaren 20, 21 eta 22an, 19:30ean, Aita Marin.


Apirilak 26, ostirala


19:30
21:20

'Los niños de Winton'

Aita Mari aretoa, Zumaia | Zinema

Zuzendaria: James Hawes. Aktoreak: Anthony Hopkins, Helena Bonham-Carter. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Erresuma Batua. Burtsako agente britainiar gazte batek, Nicholas "Nicky" Wintonek (Anthony Hopkins), nazien ehunka haur erreskatatzen lagundu zuen Bigarren Mundu Gerraren bezperan, bere amaren laguntzarekin (Helena Bonham Carter). Erruki ekintza bat, 50 urtez ia ahaztua, eta Nicky oinazetan bizi dena erreskatatu ezin izan zituen haurren mamuengatik, bere buruari errua egotziz gehiago ez egiteagatik. Apirilaren 26, 27, 28 eta 29an, 19:30ean, Aita Marin.

'Los niños de Winton' Aita Mari aretoa

Zuzendaria: James Hawes. Aktoreak: Anthony Hopkins, Helena Bonham-Carter. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Erresuma Batua.

Burtsako agente britainiar gazte batek, Nicholas "Nicky" Wintonek (Anthony Hopkins), nazien ehunka haur erreskatatzen lagundu zuen Bigarren Mundu Gerraren bezperan, bere amaren laguntzarekin (Helena Bonham Carter). Erruki ekintza bat, 50 urtez ia ahaztua, eta Nicky oinazetan bizi dena erreskatatu ezin izan zituen haurren mamuengatik, bere buruari errua egotziz gehiago ez egiteagatik.

Apirilaren 26, 27, 28 eta 29an, 19:30ean, Aita Marin.